EiTB TALDEA
EITB TALDEA
EITB MEDIA
Gainera, Radio Vitoriak programazio berezia izango du egun osoan eta kirolakeitb.eus atariak taldearen inguruko informazio eguneratua emango du, baita Andre Maria Zuriaren plazako ekitaldia emititu ere.
Baskonia taldeko kideak, Errege Kopa irabazi ostean
EITBk bat egingo du Baskoniaren Kopako garaipenarekin eta zuzenean emango du astearte arratsaldean Gasteizko Andre Maria zuriaren plazan egingo zaion harrera. Ospakizuna zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta ETB ON plataforman 18:45etik aurrera. Jon Balentziaga, Juan de la Vega eta Aitor Sainz kiroletako kazetariek egingo dute kontakizuna. Ordu horretan bertan hasiko da ETB2n eta ETB ONen "Euskadi Quédate" saioko lantaldearen saio berezia, plaza ondoan dagoen setetik. Gaueko bederatziak arte, Odei Esnaola aurkezleak eta programako erreportariek hirian bizi den giroaren berri emango dute eta eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte. "Biba Zuek!" saioak ere zuzeneko konexioak egingo ditu Gasteizen, ongietorriaren azken orduka ezagutzeko, Maialen Arzallusen eskutik.
Valentzian jokatu den Errege Kopan baskoniarren osatu duten ibilbide zirraragarriaren lekuko izan da Radio Vitoria: hiru norgehiagokak zuzenean emititu ditu eta "Supercanasta" irratsaio bereziak egin dituzte larunbat eta igande eguerdian. Emanaldi guztiak GUAU plataforman entzungai daude eta asteartean, egun osoz, buru-belarri murgilduko dira zazpigarren Koparen garaipenaren ospakizunekin.
Ekitaldiaren berri emango dute, halaber, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik, eta zuzenean emango da kirolakeitb.eus atarian eta aplikazioan.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar