EiTB TALDEA
Audientzia
EITB
Aurten ere, entzierroen emozioa Euskal Telebistan bertatik bertara bizi izan da, Nafarroako hiriburutik eta aurkezle eta kazetari nafarren eskutik. Apustu horrek audientziaren babes zabala lortu du.
Nerea Reparaz
2025eko sanferminetako edizio arrakastatsua amaitu berri da EITBn eta, aurten ere, entzierroen emozioa Euskal Telebistan bertatik bertara bizi izan da, Nafarroako hiriburutik eta aurkezle eta kazetari nafarren eskutik. Apustu horrek audientziaren babes zabala lortu du: 300.000 lagunek baino gehiagok bat egin dute entzierroen ETBko emisioekin.
Goizeroko zuzeneko emanaldiak, batez beste, % 12,1eko ikusle-kuota lortu du ETB1en, iazko datua halako lau. Euskaldunen artean ere nabarmen igo da, eta batez beste, % 22an kokatu da aurten. Nerea Reparazek gidatutako saio bereziak ere datu bikainak lortu ditu: % 17ko audientzia-zatia eskuratu du euskaldunen artean, eta bikoitza baino gehiago hazi da.
Emaitza ikusgarriekin bukatu da sanferminetako jarraipen berezia. Abiatu ere, horrelaxe abiatu zen, ETB1eko sanferminetako txupinazoaren saio bereziak azken 12 urteetako daturik onena lortu baitzuen.
EITB: Garena, Batzen Gaituena
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar