17:46

Enplegu Deialdi Publikoa

EDP 2019

Sare Teknikaria: Psikotekniko eta Gaitasunen Testa deialdia eta deitutakoen zerrenda

EiTB Taldea

EiTBk argitaratu du Sare Teknikari posturako (04. erref.) psikotekniko edota gaitasunen testa deialdia eta deitutakoen zerrenda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBk dagoeneko argitaratu du Sare Teknikari posturako (04. erref.) Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia, EUSKAL TELEBISTA, EA sozietateko Enplegu Deialdi Publikoaren barruan (EDP 2019).

 
Psikotekniko edota gaitasunen testa 2020ko urtarrilaren 29an egingo dira, 09:00tan, EiTBko Bilboko egoitzan (Capuchinos de Basurtu 2, 48013, Bilbo)

 
Nahitaezkoa izango da azterketara deitutako hautagaiek nortasun agiri ofizial bat (NAN, gidabaimena edo pasaportea) aurkeztea; halaber, erregistro-prozesua egiterakoan jaso zuten identifikazio-kodea ere izan beharko dute. Era horretan, anonimatua mantenduko da probak zuzentzerakoan.

 
Ordurako iristea ere derrigorrezkoa izango da; hortaz, berandu heltzen diren hautagaiek ezin izango dute azterketa egin.

 
Honako dokumentu hau aurkituko duzu albisteari erantsita:


- Sare Teknikari posturako (04. erref.) Psikotekniko edota gaitasunen testa probetara deitutakoen zerrenda. [.PDF]

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena