EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

14:02

EiTB MARATOIA

Abenduaren 12an

16 orduko musika saio ikusgarri batek girotuko du EITB Maratoiaren elkartasun egun handia

eitb media

Zuzeneko musika emanaldiak izango dira Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon. Taula gainean izango dira Kai Nakai, Urtz, Sara Zozaya, Janus Lester, Xabi Solano, Golden Apple Quartet, Twin Melody, Aurora Beltran, Puro Relajo, Maren, Xabi Aburruzaga eta Akerbeltz, besteak beste.

  • EITB Maratoiko musika maratoiaren aurkezpenaren argazkia

    EITB Maratoiko musika maratoiaren aurkezpenaren argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abenduaren 12an elkartasun egun handia biziko du 2024ko EITB Maratoiak, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarrita. Entzun bihotzari lelopean, bi helburu izango ditu: ikerketaren garrantziaz sentsibilizatzea eta dirua biltzea.

Urtero bezala, emozioz betetako jardunaldia izango da; eta aurtengoa, gainera, are bereziagoa, EITB Maratoiak 25. edizioa biziko baitu. Urteurrena behar bezala ospatzeko, 16 orduko musika maratoi erraldoia antolatu du, lau hiriburutan. Gasteizen, hiriko Merkatuan izango da hitzordua, 09:00etatik 13:00etara, eta Kai Nakai, Aldakan eta Otxote Ausartak izango dira, besteak beste, agertokian. Donostiak hartuko du lekukoa eta, 17:00ak arte, musikaz beteko da San Martin merkatua: Urtz, Sara Zozaya, Janus Lester, Xabi Solano, Golden Apple Quartet, Twin Melody… Maratoiaren hurrengo geldialdia Iruñean izango da, Aurora Beltran, Puro Relajo, La Pamplonesa eta Jaso ikastolatako musikalekin, besteak beste. 17:00etatik 21:00etara izango da, autobus geltoki zaharrean. Azkenik, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du azken txanpa, eta bertan entzungo ditugu Maren, Txapelpunkeko Iñigito, Jonkas eta Akerbeltz, beste askoren artean. Hiri guztietan sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Elkartasun eta musika hitzordu handiaren aurkezpena astelehen honetan, abenduak 2, egin da EITBren Bilboko egoitzan. Bertan izan dira Isabel Octavio, EITBren Estrategia eta Komunikazio zuzendaria; Javier Recondo, Bilbo-Basurtu ESIko kardiologoa; hainbat elkarteren ordezkariak eta musika maratoian parte hartuko duten artistetako batzuk.

"Gogoratu nahi dut, helburua gaixotasun kardiobaskularren ikerketa dela", esan du Isabel Octaviok. "Sentsibilizazioa bultzatu behar dugu, eta bereziki prebentzioa: gure bihotzari entzutea", azpimarratu du.

Lehen heriotza-kausa, emakumeen artean

Gaixotasun kardiobaskularrak (GKB) bihotzari eta odol-hodiei eragiten dieten nahasmenduen multzoa dira. Gaixotasun horien artean daude hipertentsio arteriala, gaixotasun koronarioa, bihotz-gutxiegitasuna eta istripu zerebrobaskularra, besteak beste. Gaixotasun koronarioa da ohikoena. 2023an, 5.662 pertsona hil ziren EAEn gaixotasun kardiobaskularren ondorioz. Emakumeen artean GKBak izan ziren lehenengo heriotza-kausa (% 26,3) 2023an; eta herritar guztien artean, berriz, bigarren kausa (% 25,4). Gizonezkoen artean % 24,4koa da zenbatekoa. Urte horretan, Euskal Osasun Sistemak gaixotasun kardiobaskularren esparruko 127 ikerketa-proiektutan eta azterketa klinikotan parte hartu zuen.

Gaixotasun kardiobaskularren abiapuntua faktore anitzekoa izan daiteke, baina oso lotuta dago osasungarriak ez diren bizi-ohiturekin. Hala, kalkuluen arabera, gaixotasun kardiobaskularren % 90 prebenitu daiteke. Hori dela-eta, prebentzioan jarri nahi du arreta EITB Maratoiak: Gelditzea; nork bere buruari begiratzea; eta entzutea… Gure bihotzari entzutea. Elkartasun, batasun eta babes keinua izango da.

Dagoeneko dohaintzak egin daitezke 900 840 750 doako telefonoan eta Bizum bidez (33478). Oraindik ere bideoak bidaltzen jarraitu daiteke Eskutitza dantzatzen eta abesten, eta eskuekin bihotzak sortzen.

EITB MARATOIA 2024

Ia 10 milioi euro, 25 ediziotan

EITB Maratoiak mende laurdena darama arrazoi baten alde taupadaka: elkartasuna. Gaur arte, 9,79 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektu bultzatzeko, hainbat alorretan: minbizia (besteak beste, haurrena, birikatakoa, bularretakoa…), iktusa, gaixotasun neurodegeneratiboak, gaixotasun kardiobaskularrak, alzheimerra, autismoa, adimen ezgaitasuna, buruko gaixotasuna, hartutako kalte zerebrala, transplanteak eta gaixotasun arraroak, besteak beste.

Ibilbide ikusgarri horri begira, aurtengo edizioa berezia izango da, lortutako guztia ospatzeko eta eskertzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena