EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

10:00

EiTB MARATOIA

Batzen gaituzten emozioak

EITB Maratoiak 25 urte beteko ditu aurten, arrazoi baten alde taupadaka: Elkartasunaren alde

EITB MEDIA

Edizio honetan, gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak, 'Entzun bihotzari' lelopean. Sentsibilizazio-kanpainak "Eskutitza" abestia izango du soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: eskuekin bihotzak osatzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024. urtea berezia du EITB Maratoiak, 25 urte beteko baitu gaixotasunen aurkako borrokan laguntzen. Dagoeneko 25 edizio dira, herritarren elkartasuna sustatu eta bi esparrutan lan egiten: sentsibilizazioa eta ikerketa. Eta hori guztia, bihotzetik, edizio berezi honetan elementu nagusi izango den bihotz handi horretatik.

Izan ere, gaixotasun kardiobaskularrak izango dira aurten kausa, horietan inbertitzea eta ikertzea funtsezkoa dela gogora ekartzeko. 2022an, 464.417 heriotza izan ziren Espainian ( % 33,71) gaixotasun kardiobaskular baten ondorioz, Osasun Ministerioaren datuak aipatuta, Mugarik gabeko Bihotzak elkarteak jaso duenez. Espainiako Estatuan, 11 milioi pertsonak dute gaixotasun kardiobaskularren bat, hau da, biztanleen % 25ek; eta gaixotasun horietako gehienak saihestu litezke arrisku-faktoreak murrizten dituen bizimodu osasungarria hartuz gero, elkarteak azpimarratzen duenez.

25 urte beteko ditu aurten EITB Maratoiak

25 urte beteko ditu aurten EITB Maratoiak

Entzun bihotzari leloa izango du 2024ko EITB Maratoiak, eta prebentzioan jarri nahi du arreta: Gelditzea; nork bere buruari begiratzea; eta entzuteaGure bihotzari entzutea. Horretarako, aurten ere, elkartasun kanpaina bat abiatuko du. Astelehen honetan, irailak 30, egin da aurkezpena, EITBren Bilboko egoitzan. Ekitaldian izan dira Isabel Octavio, EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria; Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; eta gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen eta senideen hainbat elkartetako ordezkariak.

Aurrekoetan bezala, aurtengo EITB Maratoiak soinu banda izango du; oraingoan, Hemendik At taldearen Eskutitza abestia. Kanta horrek, EITB Maratoiak bezala, 25 urte bete ditu aurten. Horrez gain, beste behin ere, keinu batean batzeko deia egingo die EITB Maratoiak herritarrei: eskuekin bihotzak osatzea. Elkartasun, batasun eta babes keinua izango da.

'Entzun bihotzari'

'Entzun bihotzari'

Gure bihotzari entzuteko deia, beraz, bikoitza dugu: nork bere buruari entzutea, prebentzioa bilatzeko; eta gure bihotzei modu kolektiboan entzutea, guztion arteko elkartasuna bultzatzeko.

25 urte taupadaka

Transplanteak, adimen desgaitasuna, garuneko kalteak, gaixotasun arraroak, biriketako minbizia, bularrekoa, haurren minbizia, iktusak, gaitz neurodegeneratiboak, buruko gaixotasunak, COVIDa, alzheimerra, esklerosi anizkoitza… EITB Maratoiak mende laurdena darama arrazoi baten alde taupadaka: Elkartasunaren alde.

2023an markak hautsi zituen EITB Maratoiak parte-hartzean, elkartasunean eta diru-bilketan: 1.233.790 euro, minbizia ikertzeko. Urte hauetan guztietan, gainera, hiru aldiz gainditu da milioi bat euroko langa, eta gizartearen elkartasunari esker, aurreko 23 edizioetan, 8,56 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektutara.

Ibilbide ikusgarri horri begira, aurtengoa edizio berezia izango da, lortutako guztia ospatzeko eta eskertzeko.

EITB Maratoia, 25 urte taupadaka

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena