EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

13:40

EiTB MARATOIA

Minbiziaren ikerketarako

EITB Maratoiak errekor historikoa hautsi du diru-bilketan, parte-hartzean eta elkartasunean

EITB MEDIA

1.228.290 euro bildu dira, 24 edizio hauetan bildutako zenbatekorik altuena. EITBk eskerrak eman nahi dizkie, beste behin ere, herritar guztiei. ESKERRIK ASKO!

  • Inoizko diru kopururik handiena bildu du aurtengo EITB Maratoiak

    Inoizko diru kopururik handiena bildu du aurtengo EITB Maratoiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errekorra hautsi eta inoizko diru kopururik handiena bildu du aurtengo EITB Maratoiak: 1.228.290 euro minbizia ikertzeko (2024ko urtarrilaren ¡25ean eguneratutako zenbatekoa. EITB Maratoiaren 24 edizioetan lortutako zenbatekorik handiena da, diru-bilketan, parte-hartzean eta elkartasunean marka historikoak hautsita. Hirugarren aldiz gainditu da milioi bat euroko langa eta aurten, gainera, diru-kopuruan ere markak hautsi ditu Maratoiak, 2019an lortutako 1.201.105 euroko zenbatekoa gaindituta (haurren minbizia izan zen orduan kausa). EITBk, beste behin ere, eskerrik beroenak eman nahi dizkie kausa honekin bat egin duten guztiei, egindako ekarpen eta ahaleginagatik.

Minbiziaren Aurka Aukera Berriak lelopean, EITB Maratoiak elkartasun egun handia bizi izan zuen joan den abenduaren 14an. Emozioz betetako egun horretan, gainera, etenik gabeko 16 orduko lasterketa egin zuen Xabier Salillasek, EITB Maratoiaren alde. Egun batzuk igarota, errekuperazio prozesuan aurrera doa atleta, eta hasi da pixkanaka bizikletan entrenatzen, ordu kopurua dela-eta estresak eragindako hausturaren ondoren. Egun horretan ahalegin fisiko erraldoia egin zuen arren, pozik dago minbiziaren aurkako borrokan egindako ekarpenarekin. Aitortu du biharamunean gorputza osoa minduta zuela, baina berriz ere egingo lukeela argi du Salillasek. Gainera, eskerrak eman nahi izan dizkie berarekin korrika egin eta energiaz bete zuten elkarte guztiei. Nola ez, EITB Maratoiak bihotz-bihotzez eskertu nahi du Xabier Salillasen eta berarekin egon ziren guztien ekarpena.

Euskal gizarteak, beste behin ere, elkartasuna eta kausetan bete-betean murgiltzeko gaitasuna erakutsi du. ''Aukera Berriak'' erronka hau, gainera, orain arteko masiboena izan da, eta hainbat irudi ikusgarri utzi dizkigu ekitaldi jendetsuetan. Asko eta asko izan dira jasotako bideoak ere, horietako hainbat elkartasun egun solidarioa igarota ere. Ekarpenen artean, bereziak, zalantzarik gabe, minbiziaren aurkako Euskadiko elkarteenak, kanpaina osoan buru-belarri murgildu baitira.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi!

*  Minbizia izan da EITBk bere hogeita laugarren maratoi solidariorako aukeratu duen kausa, eta 2023ko edizio hau otsailaren amaieran itxiko da. Ordura arte online, kontu korronte eta Bizum bidezko dohaintzak egiten jarraitu daiteke. BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara. Gizartearen elkartasunari esker, aurreko 23 edizioetan, 8,56 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektutara.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena