EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko
EiTB MARATOIA
Aurkezpena
EITB MEDIA
Minbizia izango da aurtengo EITB Maratoiaren gaia, eta kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, berriz, ETSren "Aukera Berriak". EITB Maratoia euskal gizarteari irekitako proiektu bihurtu da, eta herritar guztien parte-hartze zuzena bilatzen du
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Ostiral honetan, irailak 22, 2023ko EITB Maratoiaren lelo eta abestia aurkeztu da EITBko Bilboko egoitzan. Minbizia kausa izango duen kanpainaren leloa Minbiziaren Aurka Aukera Berriak izango da, eta kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, berriz, ETSren "Aukera Berriak".
Hartara, aurkezpenean, Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, Marian Ibarrondo Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, Iñigo Etxezarreta ETSko kantariak, eta minbiziaren aurkako elkarteen izenean Mila Gullón Bizkaiko Minbiziaren Aurkako elkarteko presidenteak eta Bularreko minbizi metastasikoaren elkarteko Maitane Intxaurragak hartu dute parte.
Halaber, honako elkarteak egon dira ordezkatuta: Araba eta Bizkaiko minbiziaren aurkako elkarteak, Aspanovas (Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea), Aspanafoa (Arabako haur minbizidunen gurasoen elkartea), Bizaldelprise (Lehen eta Bigarren mailako Linfedemek Kaltetutakoen Elkartea), ACAMBI (Bizkaiko Ginekologiko edota Bular Minbiziaren Elkartea), AECMM (Bularreko minbizi metastasikoaren elkartea), Pausoz Pauso (Paziente onkohematologikoei laguntza boluntariotza sarea) eta Kattalin (Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea).
Aurkezpenean, kanpainaren abiapuntu izan den bideoklipa ikusteko aukera izan da. Irailean, Usurbilgo plazan ETSren doinura grabazio deigarri eta jendetsua egin zen, minbiziaren aurkako euskal elkarte eta ikerkuntzako adituen laguntza eta partaidetzarekin.
Aurtengo kanpainari, atsegin handiz batu zaio ETS taldea eta Iñigo Etxezarretak abeslariak ere, eta EITB Maratoian gustu handiz parte hartzen duela adierazi du.
"EITB Maratoiaren bidez zientzia gizartera hurbildu nahi dugu", adierazi du Isabel Octaviok, gizartea eraldatzea EITB Estrategia ikuspegiaren jomugan dagoela gogoratuz "Horrez gain, gaixotasunaren inguruan sentsibilizatu eta informatu". "Herritarrekin partekatu nahi da ikerketak duen garrantzia bizi-kalitatea hobetzeko eta minbiziaren biziraupena handitzeko", gaineratu du. Horrez gain, Isabel Octaviok gogora ekarri nahi izan du helburua ikerketara bideratuko den dirua biltzea dela, eta horretarako eta kontuak zabalik daudela bai transferentzia bidez bai online dohaintza egiteko.
Marian Ibarrondok, bere aldetik, azaldu du EITB Maratoiaren diru-bilketa martxoan ixten dela eta, une horretan, BIOEF Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Fundazioak urtero ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdi lehiakor bat prestatu eta argitaratzen duela. "Deialdi hau zabalik dago Euskadiko edozein ikerketa-talderentzat. Hemen ospe handiko onkologiako ikerketa-ibilbide bikaina dugu, bai Osakidetzako Osasun arloko Ikerketa Bioinstitutuetan (BIOARABA, BIOBIZKAIA eta BIOGIPUZKOA), bai Euskal Herriko Unibertsitatean, bai CIC Biogune bezalako zentro teknologikoetan", azpimarratu du.
Azken 22 urte hauetan EITB Maratoiaren elkartasunari eskera, 7,5 milioi euro bideratu dira 119 ikerketa-proiektutarako: minbizia (haurrak, birikak, bularra, besteak beste), iktusa, gaixotasun neurodegeneratiboak, gaixotasun kardiobaskularrak, Alzheimerra, autismoa, adimen-desgaitasuna, buruko gaixotasuna, hartutako garuneko kaltea, transplanteak edo gaixotasun arraroak, besteak beste.
Euskadin lehen heriotza-kausa
Minbizia guztioi eragiten digun gaixotasuna da. Euskadin lehen heriotza-kausa da, 45.000 pertsona baino gehiago baitaude kaltetuta eta 14.000 kasu ezagutzen dira urtero. Pertsonen % 74k aitortzen du minbiziarekiko harreman duen gertuko norbait duela.
Gaurkoa 2023ko EITB Maratoiaren abian jartzea izan da; eta, azaroan, guztion parte hartzea bilatuko duen gizarte ekintza parte-hartzaile handia jarriko da martxan.
Hemen ekitaldia, iruditan
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa