EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

10:30

EiTB MARATOIA

Esklerosi anizkoitza

EITB Maratoiak #BustitzenNaiz erronkan parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak

EITB Media

Abenduaren 15a izango da aurten EITB Maratoiaren egun handia; eta, hilabete falta den honetan, EITB bete-betean sartu da #BustitzenNaiz aurtengo parte-hartze ekimenean. Gatibu taldekoek bat egin dute #BustitzenNaiz ekimenarekin.

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Maratoia bete betean murgildu da #BustitzenNaiz erronkan, eta ekimenean parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak: Gatiburen "Euritan dantzan" abestiaren doinuekin norbera ere bustitzea esklerosi anizkoitzaren ikerketa sustatzeko.

Esklerosi anizkoitza da aurten EITB Maratoiaren kausa, eta Geldiezinak gara / Somos imparables lelopean egingo du EITBk gaitzaren ikerketa bultzatzeko elkartasun kanpaina. Jatorri ezezaguna duen gaixotasun honek 2.600 laguni baino gehiagori eragiten die Euskadin, eta ez du sendatzeko tratamendurik. Horren aurrean, EITB Maratoiak esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzan azpimarra jartzeko deia egin nahi du, eta, euskal gizarte osoari zabaldutako proiektu gisa, hiritarren partaidetza zuzena bilatuko du oinarrizko bi ildo nagusi hauen bitartez: batetik, gaixotasunaren ikerkuntzarako bideratuko diren dohaintzak jasoz; eta, bestetik, informazio eta sentsibilizazio kanpaina martxan jarriz.

Hala, EITB Maratoiak euskal gizarte osoa batu nahi du gaixotasun horren inguruan. Abenduaren 15ean izango da aurten EITB Maratoiaren egun handia; eta, hilabete falta den honetan, bete-betean sartu da #BustitzenNaiz aurtengo parte-hartze ekimenean. Esklerosi anizkoitzak geldiarazi egiten ditu gaitza jasaten duten pertsonak; baina EITB Maratoiak geldiezinak garela erakutsi nahi du beste behin ere, parte-hartze ekimenarekin. Horri lotuta, beraz, erronka berria bota die herritarrei.

Nola parte hartu aurten?

EITB Maratoiak herritarrak animatu nahi ditu bideoak grabatu eta eitb.eus-era igortzera. Bertan, norbera ere bustitzea da xedea, Gatiburen "Euritan dantzan" kanta abesten eta dantzatzen duen bitartean. Baina nola busti? Dutxan gaudela, ura burutik behera erortzen zaigula, euripean bustitzen ari garela… esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde bustitzen garela erakustea betiere.

Ekarpen horiek guztiak EITB Maratoiaren webgunean argitaratuko dira, Zure Bertsiorik Onena atalean.

Bideoak grabatzeko materiala

Bideoak grabatu ahal izateko, abestiaren bi bertsio argitaratu ditu EITB Maratoiak: Karaokea eta bertsio instrumentala.

Letra ere jaitsi daiteke.

Esklerosi anizkoitzaren ezaugarri orokorrak

Esklerosi anizkoitza (EA) nerbio-sistema zentraleko gaixotasun autoimmunea da, eta garunaren eta muinaren berezko hanturan datza. Efektu horren ondorioz, nerbioak eta mielina galtzen dira, eta horrek nerbio-sisteman orbainak ugaritzea eragiten du.

EA kronikoa, konplexua, endekapenezkoa, heterogeneoa eta aldakorra da. Pertsona bakoitzarengan modu ezberdinean agertzen da, eta haren sintomak motaren eta intentsitatearen araberakoak dira. Heldu gazteetan agertzen da, eta desgaitasun ez traumatikoaren lehen kausa da adin tarte horretan. Ez du sendabiderik, eta ez da ezagutzen zerk sortzen duen.

Euskadin, 2.600 pertsonak dute esklerosi anizkoitza, eta 55.000 pertsonak baino gehiagok, Espainiako estatuan. Horietatik % 75 emakumeak dira. Diagnostikatutako kasuak 2,5 aldiz biderkatu dira azken 20 urteetan, eta bost minuturo, gaixo berri bat diagnostikatzen dute munduan.

Dohaintzak

Dohaintzak egiteko hainbat bide irekita daude jada: Bizum (33478) eta kontu korronteen bidez eman daiteke laguntza:

Titulartasuna: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF), Esklerosi anizkoitza ikertzeko emandako dirua jasoko duen erakunde publikoa.

BIOEF Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Eusko Fundazioaren bitartez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara. BIOEFek ikerketa proiektuak finantzatzeko laguntza deialdi bat argitaratzen du. Horrela, proiektu zehatzen eskaerak jasotzen dira, eta kanpoko adituek zorrotz ebaluatzen dituzte kalitate zientifiko-teknikoa aztertuz. Proiektuak finantzatzeko egokitzat jotzen direnean, epaimahai batek interes zientifiko handieneko eta aplikagarritasun handieneko proiektuak aukeratzen ditu. Epaimahai horretan, zientzialariz, Osakidetzako medikuz eta Osasun Saileko kideez gain, gaixoen elkarteetako kideek ere parte hartu ohi dute.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena