EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

14:05

EiTB MARATOIA

Alzheimerra

1.000.000 euroko langa gainditu du EITB Maratoiak. Eskerrik asko!

EITB Media

Euskal gizarteak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere, eta aurten alzheimerraren aurkako borroka izan da nagusi, oroitzapenei lotutako komunikazio kanpaina batekin. Oraindik alzheimerraren ikerkuntzan laguntzeko dohaintzak egiteko aukera dago EITB Maratoiaren webgunean eta Bizum bidez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2021eko EITB Maratoiak milioi bat euroko langa gainditu du gaur goizean, abenduaren 21ean, eta lortutako dirua alzheimerraren ikerkuntzarako bideratuko da. EITB Maratoiak lortzen duen bigarren emaitzarik onena da, 2019ko haurren minbiziaren inguruko elkartasun maratoiaren atzetik.

Alzheimer gaitza izan da, hain zuzen ere, EITBk bere hogeita bigarren maratoi solidariorako aukeratu duen gaia, Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean. Euskal gizarteak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere, eta aurten  alzheimerraren aurkako borroka izan da nagusi, oroitzapenei lotutako komunikazio kanpaina batekin. Hala, aste hauetan zehar, EITB Maratoiaren webgunean 850 ekarpen baino gehiago partekatu dira, oroitzapenak zein bertsioak.

Oraindik ere alzheimerraren ikerkuntzan laguntzeko dohaintzak egiteko aukera dago: eitb.eus-en eta Bizum bitartez (33478).

EITBk bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie kausa honekin bat egin duten guztiei, egindako ekarpen eta ahaleginagatik. Guztioi, bihotzez, eskerrik asko!

EITB Maratoia: Gizarte osoari zabaldutako proiektua

Beste urte batez, EITBk parte hartze aktiboa izan nahi du gizartearen transformazioan, osasun eta ikerketa alorretako erakunde garrantzitsuenekin aliantzan, zerbitzu publiko gisa duen konpromiso eta betebeharrari erantzun eta gizartea gehien kezkatzen duten kausen alboan egotea baita EITB talde publikoaren betebeharra. Euskal gizarte osoari zabaldutako proiektu bezala, hiritarren partaidetza zuzena bilatzen du EITB Maratoiak oinarrizko bi ildo nagusi hauen bitartez: batetik, gaixotasunaren ikerkuntzarako bideratuko diren dohaintzak jasoz; bestetik, informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutuz.

Informazio eta sentsibilizazio kanpaina horren baitan, EITB Maratoiak aurten ere ekintza parte-hartzaile bat jarri du martxan, oroitzapenen inguruan. Izan ere, aurtengo kanpainaren  leloak jasotzen duenez, Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da memoria eta jendearen oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituelako. Horregatik, EITB Maratoiak jendearen oroimenei eskainitako espazio bat sortu du, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko. Gure oroitzapen kutunenak gordetzeko espazio digitala da, mota ezberdinetako argazkiak, audioak, irudiak, bideoak eta testuak biltzeko. ZETAK taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiak jarri die soinu banda oroitzapen horiei eta aurtengo kanpainari.

Amaitzeko, EITB Maratoiaren kanpainarekin bat egin duten erakunde, elkarte eta enpresen laguntza eskertu nahi du EITBk: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Ampo, Arin, Bilbao Port, Boslan, Caixabank, DanoBat Group, Dikar, Euskadiko Parke Teknologikoak, Euskastel Fundazioa, Fagor, Erreka, Indar Ingeteam Group, Irizar, Laboral Kutxa, Metro Bilbao, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia, Osakidetza, Saunier Duval, Smurfit Kappa, Tesa Assa Abloy, Vaillant eta Vital Fundazioa.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi!

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena