EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko
EiTB MARATOIA
EITB Maratoia
EiTB
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak COVID-19ari eskainitako EiTB Maratoia aurkeztu dute.
Gotzone Sagardui, Osasun sailburua, eta Maite Iturbe, EiTBko zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Asteazken honetan, irailaren 30ean, koronabirusa ardatz izango duen aurtengo EiTB Maratoia aurkeztu da. Ekitaldia Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Maite Iturbek EiTBren zuzendari nagusiak egin dute EiTBren Bilboko egoitzan, eta bertan izan da ere Maria Aguirre Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.
2020ko EiTB Maratoiaren gaia gizartera hurbiltzea izan da, batik bat, ekitaldiaren asmoa: "Badator apurka-apurka EITB Maratoia. Aurten dena da ezberdin, baina gizarteari ate joka gatoz, aurtengo gaiak, koronabirusak, guztioi eragiten digula ohartarazteko, eta kanpainan parte hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azaltzeko", azaldu du EiTBren zuzendariak.
Iaz, 20. urtemuga bete zuen EiTB Maratoiak. Irudia aldatzearekin bat, euskal gizarte osora zabaldutako egitasmoa bilakatu zen eta haurren minbizia gai hartuta, inoizko erantzun onena izan zuen kanpainak. EiTB Maratoiak marka guztiak hautsi zituen milioi bat euro baino gehiago bilduz. Gainera, Euskal Herriko txoko guztietatik 50.000 ahotsek baino gehiagok "Lau teilatu" abestu zuten eta Zure Bertsiorik onena ekimenak 1.500 bideo baino gehiago jaso zituen.
Edizio berezi honetan ere euskal gizarteak erantzuten jakingo duela zalantzarik ez duela esan du Iturbek: "Eskuzabal, dirua emanez bateko; eta zuhur eta zintzo norbera eta ingurukoak zaintzeko betetzea ezinbestekoak diren aholkuak jarraituz, besteko". Elkartasun kanpainaren bi ildo horiek inoiz baino gehiago izango dute indarra: batetik, ikerkuntza lagunduko duen dohaintzak egitera jendea animatzea, eta bestetik gaixotasunaz sentsibilizatzea eta informazioa ematea.
Bestalde, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, EiTB Maratoiaren historian zehar, euskal herritarren elkartasunari esker, 4,5 milioi euro bideratu dira 90 ikerketa-proiektu ingurutara. Edizio berri honetan Maratoia koronabirusean zentratuko da, eta sailburuak espero du dagoeneko martxan dauden COVID19ri lotutako 80 proiektuei ekimen gehiago gehitu ahal izatea. Gaur egun, gaixotasunaren azterketa klinikoaz gain, martxan dauden proiektuak gaixotasunaren egoera eta konplikazioetan, birusaren karakterizazio biologikoan eta gizartean izaten ari den inpaktuan oinarritzen dira.
Guztiok kateatuko gaituen bertsoarekin parte hartu
Laster hainbat gizarte eragileren laguntzaz abian jarriko diren ekimenak prestatzen dabil EiTB: "Lau Teilaturen antzeko asmo bat, mundu guztiak parte har dezan eta identifikatuta senti dadin". Iturbek aurreratu duenez, "euskal gizarte osoaren sentimendua Euskadin bakarrik egin daitekeen modu batean adieraziko duen ekimena izango da. Horregatik, euskal gizarte osoaren sentimendua Euskadin bakarrik egin daitekeen modu batean adierazi nahi dugu: Guztiok batzen gaituen bertso baten bidez". Dena den, laster ekimena aurkeztuko dela adierazi du.
Berebat, Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango dela aurreratu du EITBren zuzendari nagusiak. Egun horretan dohaintzak hartzeko telefonoan pertsona ezagun andana izango da egun osoan zehar. Horrez gain, EiTBko kanal guztiek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta eitb.eus) EITB Maratoiari arreta berezia eskainiko diote elkartasuna sustatu eta koronabirusaren ikerketak behar duen laguntzaz ohartarazteko.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa