EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

15:58

EiTB MARATOIA

EiTB Maratoiaren enkantea

200 objektu enkantean, EiTB Maratoiaren alde

EiTB

Euskal gizarteko 100 elkarte eta pertsonaia ezagunek EiTB Maratoiaren enkante solidarioarekin bat egin dute, haurren minbiziaren ikerketan laguntzeko helburuarekin.

  • EiTB Maratoiaren enkanteko webgunea.

    EiTB Maratoiaren enkanteko webgunea. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTB Maratoiak euskal gizarteko elkarte eta pertsonaia ezagunek emandako 200 objektu inguru jarriko ditu enkantean gaurtik (urriak 18) aurrera. Kirolariak,diseinatzaileak, sukaldariak, kirol klubak, hotelak, museoak, antzokiak… Guztira,  100 talde eta norbanakok bat egin dute EiTBren elkartasun ekimenarekin, eta bilduko den dirua haurren minbiziaren ikerketara bideratuko da.

Eskuragai izango diren produktuen artean, euskal sukaldari ezagunen jatetxeetan bi lagunentzako otorduak, diseinatzaile ospetsuen jantzi eta sorkuntzak, bitxiak, sarrerak, eta futbol eta saskibaloi taldeetako ekipamendu eta kamisetak daude. Besteak beste, Aritz Adurizek Bartzelonari txilenaz gola sartu zioneko kamiseta, Anne Igartibururi Rocio Mozok eskuz egindako zapatak, Fitok sinatutako txanoa, Bilbao Basket taldea ikustera joateko abonuak eta Sonakay taldearen gitarra egongo dira enkantean.

EiTB Maratoiaren webgunean, Enkantea atalean, erakutsiko dira objektuak. Astero, gauza berriak iragarriko dira, eta eskaintzarik lortzen ez duten horiek aurrerago enkantera aterako dira berriro.

Bestalde, astean bitan, Adela Gonzalez kazetariak enkantearen inguruko informazioa emango du EiTB taldeko saioetan: eskuragai jarraitzen duten objektuak, gauza berriak eta lortutako diruaren azken ordua.

Eskaintza

Eskaintza prozesua oso erraza da. Hasteko, email helbide batekin erregistratu beharko gara. Ondoren, nahi dugun objektuaren balioa baino eskaintza handiagoa egin. Eskaintza bakoitzean, bi euro igotzeko aukera egongo da.

Objektu bakoitza denbora zehatz batez egongo da enkantean (objektuaren arabera, bat, bi edo bost egunez). Epe hori amaitzean, eskaintzarik handiena egin duen pertsonari egokituko zaio. Emailez  jakinaraziko zaio eta hurrengo lau egunetan ordainketa egin beharko du, bestela, bigarren diru eskaintzarik altuena egin duen pertsonarentzat izango da objektua.

Eskaintzaileak ordainketa banku-transferentziaren bidez egin beharko du derrigorrez, eta informazio hau ere emailez jasoko du. Produktuaren bidalketa dohainik izango da.

Parte-hartzaileak

Euskal gizarteko alor ezberdinetako elkarte eta pertsonek bat egin dute EiTB Maratoiaren enkantearekin. Aurpegi ezagunen artean, Anne Igartiburu, Barbara Goenaga, Carlos Sobera, Iñaki Lopez, Andrea Ropero, Iñaki Perurena, Jon Sistiaga, Joseba Arguiñano, Julian Iantzi, Klaudio Landa, Maribel Salas, Mikel Pagadi, Nerea Garmendia, Patxi Alonso, Xabier Lapitz, Ana Urrutia, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte, Dani Álvarez, Estibaliz Ruiz de Azua eta Xabier Garcia Ramsden daude.

Kirol mundutik, Aitor Ocio futbolari ohia, Aritz Aranburu surflaria, Efrén Vazquez moto-gidaria, Aspe eta Baiko enpresetako pilotariak, Athletic, Eibar, Osasuna, Real Sociedad eta Alaves futbol taldeak, Saski Baskonia eta Bilbao Basket klubak, Orio Arraunketa Elkartea, Itsasoko Ama La Sotera Arraun Elkartea eta Fortuna Kirol Elkartea.

Musikari dagokionez, Ainhoa Arteta, Alex Ubago, Fito, Mikel Erentxun eta Iñiguito Txapelpunk abeslariek; La Oreja de Van Gogh, Sonakay eta En Tol Sarmiento taldeek, eta Baga-Biga produkzioak enpresak bat egin dute ekimenarekin.

Bestalde, Aitor Ortiz argazkilaria; Mikel Urmeneta artista; Alicia Rueda, Mercedes de Miguel, Miriam Ocariz eta Javier Barroeta diseinatzaileak; Yolanda Aberasturi ile-apaindegia; Amarenak, Auzmendi, Minimil eta Confecciones Pinedo dendak; Eguzkilore, Casa Munoa, Perodri eta Suarez bitxi-dendak, eta Santurtziko Parpailagileek ere parte hartuko dute.

Halaber, EiTB Maratoiari lagunduko diote hainbat jatetxe eta sukaldarik: Akelarre (Pedro Subijana), Astelena (Ander González), Karlos Arguiñano, Etxebarri (Bittor Arguinzoniz), Elkano (Aitor Arregi), Azurmendi (Eneko Atxa), Atelier Etxanobe (Fernando Canales), Martin Berasategi, Mugaritz (Andoni Luis Aduriz), Nerua (Josean Alija) eta Arzak (Juan Mari eta Elena Arzak). Horiekin guztiekin batera, Domine, Maria Cristina, Tres Reyes eta Viura hotelek eta La Perla talasso-sport zentroak ere bai.

Erakunde parte hartzaileen artean daude: OLBE (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea), Donostiako Aquariuma, Arriaga Antzokia, Artium Arte Garaikideko Euskal Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Chillida Leku, Donostia Kultura, Guggenheim Bilbao Museoa, Iruñeko Planetarioa, Gasteizko Principal Antzokia eta Iruñeko Gayarre Antzokia. Eta enpresa eta merkatarien artean, berriz, Benegas lurrin-denda, Lacor, Luis Cañas upategia, Alberdi Makila, Nonbait artisau enpresa, Jesús Optika, Veritas Boutique eta Claudio La Feria del Jamón.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena