EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

13:31

EiTB MARATOIA

Haurren minbizia

Haurren minbizia izango da aurtengo EiTB Maratoiaren ardatza

EiTB

Haur-Minbiziaren Nazioarteko Egunean, gaitzaren sentsibilizazio kanpainarekin bat egingo du EiTB taldeak eta aurtengo elkartasun maratoiak haur-minbizia hartuko du ardatz.

  • EiTB Maratoia

    EiTB Maratoia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan, otsailaren 15ean, Haur-Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari da. Euskal gizartea gaitz honen inguruan sentsibilizatzeko, eta diagnostiko eta tratamendu egokia lortzeko ikerketa bultzatzeko asmoz, EiTB Taldearen aurtengo elkartasun maratoiak haur-minbizia izango du ardatz.

EiTBko hedabideek (telebista, irratia eta Internet) haur-minbiziaren inguruko informazioa zabalduko dute urte osoan, eta abenduaren 10an izango da EiTB Maratoiaren elkartasun egun handia. Informazio-zerbitzuek eta programa ugarik erreportajeak eskainiko dituzte gaixoen, senideen, medikuen eta profesionalen lekukoak bilduz, eta ekimen bereziak izango dira gaiaren inguruan.

Ikerketarako dirua biltzea izango da kanpainaren xedea. Euskal gizartearen eskuzabaltasuna eta konpromisoa funtsezkoak izango dira martxan dauden ikerketak bultzatzeko. Urtero legez, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak kudeatuko du EiTB Maratoian bildutako dirua.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena