Denda

EiTBko produktuak EiTBko produktuak

  • goazen
  • 3zpa4
  • txoriene
  • a bocados

EiTB-ren Produktuak

EiTBren produktu berriak, salgai

Dagoeneko iritsi dira EiTBren produktu berriak: "Go!azen"eko diskoa, kamisetak, kirol-jertse eta legginak, eta "A Bocados"eko liburua eta amantala, besteak beste.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Go!azen"

Euskal Telebistako "Go!azen" telesail arrakastatsuak produktu berriak jarri ditu salgai. Uda honetan umeentzako toallak, motxilak eta koadernoak salgai jartzeaz gain, produktu berrien aukera zabala dator orain: kamisetak, kirol-jertseak, legginak eta estutxeak. Gainera, Eguzkilorerekin elkarlanean, bitxia ere kaleratu du "Go!azen"ek.

Gainera, denboraldi berriko abestietako batzuk biltzen dituen CD berria ere dago salgai: "Ondo pasatzera gatoz!".

Antzezlanak egiten dituzten antzoki eta herrietan, Elkar eta Eroski dendetan eta eitb.eus/denda atarian erosi ahal izango dira "Go!azen"en produktuak. Neska zein mutilentzako produktuak dira, eta kolore askotakoak daude. Adibidez, kamisetak eta kirol-jertseak arrosak, gorriak, urdinak, horiak eta grisak dira. Webgunean bertan ikus daitezke zein neurri eta kolore dauden salgai.

"Go!azen"eko produktuak hemen:

- Basakabi kamiseta

- Toallak

- Motxilak

- Beisbol kamiseta eta koloretakoak

- Kirol-jertseak

- Koadernoak

- Legginak

- Eguzkilore bitxia

- Estutxeak

HIRU3 eta "3zpa4"

ETB3 katean emititzen diren "Zuhaitz etxeko istorioak" marrazki bizidunetako lau liburu jarri ditu HIRU3k sarean salgai, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.

Hemen dituzue ipuinas:

Hipopo ipurtandia(Zuhaitz-etxeko istorioak)

Dragoi aita-semeak (Zuhaitz-etxeko istorioak)

Emilek igeltsua nahi du (Zuhaitz-etxeko istorioak)

Halaber, txikiek ETB3ko "3zpa4" saioko CD berria (Elkarren eta online salgai) eta kamisetak (online) erosi ahal dituzte.

"3zpa4"ko materiala hemen:

-Kamisetak

"A Bocados"

ETB2ko "A Bocados" saioaren produktu berriak ere salgai daude jada. Alde batetik, amantala, eta, bestetik, saioan egindako 50 errezeta eta nutrizio gomendio jasotzen dituen liburua. Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak idatzitako liburu honetan, zapore handiko jaki osasuntsuak prestatzeko gakoak topatuko dituzu, eta online eros daitezke.

"A Bocados"eko produktuak, hemen:

-Liburua

-Amantala

"Txoriene"

"Txoriene" ETB1eko sukaldaritza saioan prestatutako errezetak biltzen dituen liburua ere salgai dago jada: "Txorieneko Lau Urtaroak" (Erein). Zigor Iturrietak saioan izan dituen gonbidatuekin prestatuko errezetak bildu ditu liburu honetan. Hori ere, online eros daiteke.

Eta "Txoriene" produktuak, hemen:

-Liburua

OHARRA: EiTBren online denda prestatzen ari gara. Bitartean, Amazonen dugun katalogoa ikusi eta bertan eros ditzakezu gustukoen dituzuen produktuak, stockaren arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena