Arnaitz Fernandez
Arnaitz Fernandez

Mertxe eta Angelen semea, 1995eko abenduaren 16an jaio nintzen Iruñean, negu gorriko egun batean. Txikitatik galdetu izan diot neure buruari fenomeno ezberdinen zergatiari buruz (astronomia, meteorologia, natura…). Txantrea auzoko Axular ikastolan eta Eunate institutuan ikasketak amaituta, Bilbora joan nintzen Fisika ikastera Leioako EHUra, nire galdera zientifikoei erantzuna bilatzeko.

Meteorologiazale amorruta izanda, nire pasioa transmititzen hasi nintzen EITBko hainbat programatan: Radio Euskadiko "Boulevard", "En Jake", "¡Qué me estás Contando!", "Nos echamos a la calle", "Atera Kontuak"… Madrilen beste telebista abentura bat izan ondoren, "Eguraldia" saioko taldera iritsi nintzen fenomeno meteorologikoen atzean dagoen fisika modu dibulgatiboan azaltzeko helburuarekin. Gainera munduan gertatzen denari erreparatuko diot, aldaketa klimatikoari esate baterako.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena