Lapurdi
Uhabia hondartza, Bidarten. Argazkia: Visoterra
Zerbitzuak
Uhabia hondartza kuttunenetako bat da surflarientzat, mundu osoan ezagun egin den Belharra olatuari esker.
Bidarteko hondartzak kostaldeko basatienak eta garbienak dira: Parlementia (surferako egokia), Uhabia (erabiliena), erdialdekoa, Erretegia (senaia basatia), Pavillon Royal eta Ilbarritz, Miarritzerako sarreran.
Uhabaia hondartza Bidarteren eta Getariaren artean dago. Oso handia da, errepidearen alboan dago eta aparkaleku handia du. Horren guztiaren eraginez, bisita gehien izaten duen Bidarteko hondartza da. Taberna eta jatetxe ugari ditu inguruan eta udan emanaldiak izaten dira horietan.
Izena Uhabia ibaitik datorkio. Euskal Herriko itsaslabarren eremua eta Landetako eta Girondeko kostaldea elkartzen diren lekuan dago eta duna ugari dago bertan. Inguruko paisaia ikusgarriena topatuko dugu hantxe.
Gainera, Lapurdiko kostaldeko hondartza ezagunenetako bat da, mundu osoan ospe handia daukan Belharra olatu handia bertan apurtzen baita.
Uhabiara joateko (Bidarte),A-8 autobidetik joan behar da mugara arte eta, ondoren, A-63tik jarraitu behar da Getariako irteera bitarte. Jarraian, D810 errepidetik joan beharko dugu hondartzara heltzeko.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa