Zenitz hondartza (Iparraldeko Getaria)

Lapurdi

  • Iparraldeko Getariako hondartza. Argazkia: Helene Koupaliantz

    Iparraldeko Getariako hondartza. Argazkia: Helene Koupaliantz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Botikina eta sorosleak
  • Komunak eta dutxak
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Denda eta hamaka alokairua
  • Ezinduentzako zerbitzuak
  • Tabernak eta jatetxeak


Surflari gehien biltzen dituen Iparraldeko hondartzetako bat da Getariako, itsasoa oso egokia baita kirol horretarako.

Iparraldeko Getaria hondartza toki paregabea da surf egiteko. Ura erabat garbia da eta olatu oso onak daude bertan.

350 metro ditu hondartzak eta bitan banatzen du Baldaibaieta ibaiak.

Getariako hondatza mistoa da eta nudismoa praktikatu daiteke bertan.

Getariako hondartzarik ezagunena Zenitz izan arren, lapurdiko herri honek baditu beste bi hondartza ere: portuko hondartza eta Arotzen Kosta.

Portuko hondartza txikia da eta izenak dioen bezala, portuan dago. Babesean egonagatik, olatu zakarrak izaten dira bertan eta ohikoa da surflariak ikustea. Hondartza arriskutsua da.

Arotzen kosta harkaitzgune baten ondoan dago. Marea baxua denean ur-putzuak sortzen dira eta familia askok haurrekin joateko aprobetxatzen dute. Lasaia da tokia eta uraren kalitatea bikaina da. Horregatik, erreserba naturala izendatu zuten.

Hegoaldetik Iparraldeko Getariara joateko, A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta gero A-63 errepidetik jarraitu, Getaria (Guethary) irteeraraino.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena