Arrigunaga hondartza (Getxo)

Bizkaia

  • Arrigunaga hondartza, Getxon. Argazkia: Verónica Van

    Arrigunaga hondartza, Getxon. Argazkia: Verónica Van

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Hondartzainek eta sorosleek osatutako talde bat dago, 11:00etatik 20:00etara
  • Hondartzaren inguruan, aparkalekua dago


Algortako hirigunetik oso hurbil dago; Galeako itsaslabarrak eta Aixerrota errota ikusteko aukera ematen du.

Arrigunaga hondartza Getxon dago (Bizkaia), eta 51.425 m2-ko azalera du. Metroz ala Bizkaibusez heldu ahal da.

Galeako itsaslabarren azpian dago hondartza hau, eta Abraz eta Aixerrota errotaz gozatzeko aukera ematen du. Oinez erraz ailegatu ahal da, eta, gehienetan, olatu nahiko handiak egoten dira. Kirol-jarduera asko egin ahal dira: skate-ko pistak ditu, surf-a praktikatu ahal da, bela, piraguismoa, ur-motorrean ibili, eta kometa batekin jolasteko aukera ere dugu.

Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.

Kontsultatu, eitb.eus-en, Getxoko webkamera.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena