Areetako hondartza (Getxo)

Bizkaia

  • Areetako hondartza, Getxon. Argazkia: Mikel Goñi

    Areetako hondartza, Getxon. Argazkia: Mikel Goñi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Sorosleek osatutako talde bat: 11:00etatik 20:00etara daude lanean
  • Hondartzaren inguruan, hiri-aparkalekuak daude


Bizkaiko udalerri horretako hiri-erdian dago, eta, oso hurbil, tradizio handiko itsas-klub bat du.

Areetako hondartza Getxon dago, Bizkaian, izen bereko auzoan. Bilbotik 13 kilometrora dago, eta bertara autobusez (Bizkaibus zerbitzua erabilita) zein Metroz ailegatzeko aukera dago.

Areetako hondartzatik oso hurbil, Bizkaia Zubia dago, gizateriaren ondarea dena, eta tradizio handiko itsas-klub bat ere bai. Hondartza nahiko txikia da (250 metrokoa), baina oso aproposa da apur bat ibiltzeko: Metroak Areetan duen geltokitik, 10 minutu baino ez dira beharrezkoak hara heltzeko.

Belan, piraguismoan eta windsurf-ean aritzeko aukera ematen du; Areetako hondartzatik oso gertu, halaber, Jose Luis de Ugarte bela eskola dago.

Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena