Toña hondartza (Sukarrieta)

Bizkaia

  • Toña hondartza, Sukarrietan. Argazkia: Alfredo Urkidi

    Toña hondartza, Sukarrietan. Argazkia: Alfredo Urkidi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Bi sorosle eta bi hondartzain
  • Aparkalekua
  • Komunak eta Dutxak
  • Bizikleta gordetzeko lekua
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Mahai eta eserlekuak dituen parkea hondartzaren inguruan
  • Boleibola, bela eta windsurf-a egiteko aukera

 

Txatxarramendi irlak babestutako hondartza da Toñakoa, lasaia, eta kala erosoa dauka Mundakako errekaren inguruan.

Toñako hondartza Sukarrietan dago, herritik oso hurbil. Itsasoa bare egoten da eta haurrekin joateko benetan aproposa da. Toña hondartza Bilbotik 41 km-tara dago, eta Bilbo-Bermeo (A-3515) autobus linea erabil daiteke. Hondartza ondoan taberna bat dago eta justu ondoan aparkalekua aurki dezakegu.

Toñako hondartzak 120 metroko luzera du: itsasbeherarekin 10.200 m2 ditu eta itsasgorarekin 3.000 m2.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Toñatik gertu dauden webkamerak nahiz eguraldiaren iragarpena.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena