Gipuzkoa
Orioko hondartza. Argazkia: Alberto Zorrilla
Zerbitzuak
Orioko hondartza berritu egin zuten 1977an eta, geroztik, bai hondartza, bai inguruak izugarri aldatu dira.
Antilla hondartza Orion dago (Gipuzkoa) eta A-8 autobideari jarraiki iritsi zaitezke bertara, Aia/Orio irteera hartuta. Hondartzak 3.500 m2 harea ditu eguzkia hartzeko.
Usurbil eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidearen bidez ere heldu zaitezke hondartzara. Inguruan, berriz, autoa utzi ahal izateko ordainpeko parking handi bat dago.
Antilla hondartza toki zoragarrian dago, itsasoak, mendiak eta ibaiak bat egiten duten gunean eta horregatik, oso ohikoa da jendea hondartza-mendi paseoan ikustea, baita delta hegalean ere.
Hondartzaren ondoan aurki daitezke, gainera, Camping Orio eta Hotel Balea (talasoterapia zentroa).
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta Orioko hondartzatik gertu geratzen diren webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa