Bizkaia
Aritzatxu hondartza. Argazkia: Jon Ariste
Zerbitzuak
Aritzatxuko hondartza txikitxoa bezain polita da, zerbitzu onak ditu eta uraren kalitatea bikaina da. Hainbat urtetan jaso izan du bandera urdina hondartza honek.
Areatzatxuko hondartza Bermeoko herrigunetik gertu dago. Hondartzara iristeko, futbol-zelaiaren atzealdetik igaro eta oso aldapa malkartsua jaitsi behar da.. Areatzatxu hondartza, Bermeon kokatzen da, kala txikia osatzen du eta arkaitz handiek babesten dute urre koloreko hondarra. Areatzatxu hondartzara joateko, autoz ezinezkoa da.
Hondartzaren luzera 75 metrokoa da eta batez besteko neurria itsasbeherarekin 4.500 m2 eta itsasgorarekin 1.875 m2-koa da. Inguru atseginean dago, eta urazpiko kirolaren maitaleentzat ezinbesteko txokoa da.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Aritzatxutik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa