Armintza hondartza (Lemoiz)

Bizkaia

  • Armintzako hondartza Lemoizen. Argazkia: Jose Mari Vega

    Armintzako hondartza Lemoizen. Argazkia: Jose Mari Vega

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak

-Sorosleak

Kostaldeak labar ugariz jositako zenbait zati ditu. Tartean badia txiki batzuk (Basorda, Armintza) eta hondartzak (Armintza, uharrizkoa) ditu.

Metroarekin (Plentzia) komunikatzen duen autobus linea bat dago Bilbo Handira heltzeko. Lemoizera, Bilbotik Armintzako hondartzara iristeko, N-637 hartuko dugu eta Deriora iristean, BI-631-tik Mungiara arte. Behin iritsita, ezkerrera hartu, BI-634-tik handik pixka batera, eskumara hartu BI-3111 hartzeko. Hurrengo bidegurutzean, ezkerretara hartu behar da BI-2120-tik Andraka auzora iritsi arte. Bukatzeko, eskumara hartuko dugu BI-2153-tik eta Urizar arte eramango gaitu. Herriko aparkalekuan utzi daiteke autoa.

Armintza hondartzak 250 metroko luzera du, itsasbeheran 18.750 m2-ko azalera du eta itsasgoran 7.500 m2-koa. Hondartza zaintzeko sorosle bi eta hondartzain bat daude. Itsasora doazen errekatxoek zeharkatzen dute udalerria, horien artean Amorraga, Basorda eta Plentzia dira garrantzitsuenak.

Otarrainak zirela eta oso ezaguna zen garai batean arrantzale auzo hau, eskabetxe industria zegoelako bertan. Gero, gazidura fabrika izan zen.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Armintzatik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena