Itzurun hondartza (Zumaia)

Gipuzkoa

  • Itzurun hondartza, Zumaian. Argazkia: Xan Torres

    Itzurun hondartza, Zumaian. Argazkia: Xan Torres

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Taberna


Oso ezagunak dira Itzurun hondartzako itsaslabar bertikalak; 150 metroko altuerako horma basatiak. Olatu handiak izaten dira bertan eta leku aproposa da ur-kirolak egiteko.

Zumaia udalerrian dago Itzurun hondartza. 270 metroko luzera du eta itsasgizonen patroia den San Telmo baselizaren azpian dago. Flysch izeneko gertakari geologikoa du hondartzak: 150 metroko itsaslabar bertikalak.

Bandera urdina lortu du Itzurun hondartzak. Iodo kontzentrazio handiak direla eta, ura osasungarria dela diote. Gainera, surf, piraguismo eta bodyboard bezalako kirolak praktikatzeko aukera eskaintzen dute olatu handiek.

Hondartzan bertan bazkariak ematen dituen taberna bat dago. Handik metro gutxira, Zelai Talasoterapia Zentroa dago.

Itzurun hondartzara heltzeko, autobusa eta tren zerbitzuak eskaintzen ditu Euskotrenek. Hiriko aparkalekua ere eskura dago. Hondartzaren ondoko kaleetan ere utz daiteke autoa.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Itzurun hondartzatik hurbil dauden webkamerak eta eguraldiaren iragarpena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena