Debako hondartza

Gipuzkoa

  • Santiago hondartza, Deban. Argazkia: Dani Dosanjos

    Santiago hondartza, Deban. Argazkia: Dani Dosanjos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Arropazaindegia
  • Komunak, aldagelak eta dutxak
  • Eguzki-oihal eta eguzkitakoen alokairua

 

Hondartza lasai hau jendez gainezka izaten da uda garaian; besteak beste, oso egokia baita uretako kirolak egiteko.

420 metrotako luzera du Debako hondartzak eta Lapariko hondartza ere hartzen du. Harea xehea du eta itsasora zabalik dagoenez, olatu handiak ditu.

Uda sasoian Gipuzkoako jendetsuenetarikoa izaten da. Horregatik, inguruan, 600 lekuko aparkalekua dago. Hondartzaren beste aldean, gainera, Calbetonen Zumardia dago, bi hektareako zuhaiztia.

Surf, piraguismoa eta windsurfa bezalako kirol eta uretako jarduerak egiteko hondartza aproposa da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ez dute oztoporik aurkituko bertara sartzeko.

Garraiobide publikok erabili daitezke Debara heltzeko. PESA eta Turytrans konpainiek autobus zerbitzua dute bertara eta Euskotrenek tren zerbitzua.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Debako hondartzaren webkamera eta eguraldiaren iragarpena.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena