Lapurdi
Argazkia: Ander Alvarez
Zerbitzuak
Aturriko ibai-ahoaren alboan, Angeluko hondartza, euskal kostaldeko azken hondartza dago, izan ere, Bokale igarota, Landetara helduko gara.
Angeluko hondartza hondar mehez osaturiko 4,5 kilometrok osatzen dute, eta kilometro horiek guztiak La Barre, Les Cavaliers, Les Dunes, Lócean, Madrague, Les Corsaires, Marinella, Sables d´Or, Club eta VVF (Miarritzetik joanda lehendabizikoa) hondartzen artean banatzen dira.
Aturriko ibai-ahoari itsatsia, La Barre euskal kostaldeko azken hondartza dago, hau igaro ostean, Landetara helduko baikara.
Les Cavaliersen arroketan munduko suf txapelketa garrantzitsuenak egiten dira, baita L´Ocean hondartzan ere. Hemendik hurbil taberna eta jatetxe ugarirekin egingo dugu topo, baita talasoterapia eta bestelako hainbat ostalaritza aukerekin ere.
Les Dunes ezkutuen dagoen hondartza da, eta jende gutxi joan ohi da bertara. Hori dela medio, ez dago sorospen zerbitzurik.
L´Ocean nahiko handia da, eta hondartzaren zati batean nudismoa praktikatzeko aukera dago. Surf egiteko toki paregabea da.
Madregue zerbitzu gehien dituen hondartza da eta, Les Corsaire, berriz, hondartza lasaiena.
Sables d´Or saltokiz inguratua dago, eta horregatik jende ugari ibiltzen da bertan; hala eta guztiz ere, surf kluba izen bereko hondartzan dago kokatua, Club delakoan, alegia.
Amaitzeko, Miarritzetik helduta hondartzarik hurbilena VVF da, garai batean Chambre d´Amour edo Maitasun Gela bezala ere ezaguna. Itsasargitik gertuen dagoen hondartza da hau.
Angelura joateko A-8-a hartu behar da mugaraino, eta A-63a jarraitu Baionara noranzkoan, Angeluko irteerara iritsi arte.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa