Saint-Laryko eski-estazioa

Pirinio Garaiak

  • Saint Lary. Argazkia: saintlary.com

    Saint Lary. Argazkia: saintlary.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 654-2209 metro

Pistak:

 

  • 55 pista (7 berde, 25 urdin, 14 gorri eta 9 beltz)
  • Telekabina bat, 12 teleaulkia, 18 teleskia, teleferiko bat y snowpark bat
  • Herria eta pistak 8 minututan lotzen duen igogailu bat

 

Zerbitzuak:

 

  • Eski eta snowboard eskolak
  • Bidezuloen eta slalomaren estadioa
  • Haurtzaindegia eta umeentzako elurreko jolasgunea
  • Haurtzain zerbitzua eta umeentzako jarduerak
  • Kafetegiak eta jatetxeak
  • Sensoria bainuetxea
  • Elurreko motorrak eta eskalada izotzatik
  • Elurretako erraketako paseoak
  • Eski materialaren alokairua eta konponketa

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Frantziako Pirinio Garaietan kokatzen da Saint-Laryko eski-estazioa. Neguko estazio handi honek berritutako ekipamendua eta mendiko herri baten animazioa ditu.

Saint-Laryko eski estazioa Frantziako Pirinio Garaietan dago eta eski alpetarrena eta snowboard-a praktikatzeko oso aproposa da.

Hiru guneetan banatutako 55 pistak ditu Saint-Laryk: guztira, 700 hektareetako azalera du eski estazioak. Pla d´Ardet 1.700 metrotara dago. Bertan hasiberrientzako eta umeentzako lehenengo pausuak errazteko tankera guztietako zerbitzuak aurki ditzakegu. Soum de Matteko eta Espiaubeko zonaldeetatik, 1.900 metrotara daudenak, bailararen ikuspegi zoragarriak ikus daitezke. Erdiprofesionalen topagunea da hura. Azkenik, Vallin Du Portet dugu punturik altuena, 2.400 metrotara, eta l`Oule laku izoztuan amaitzen duena.

Nola heldu: errepidetik, A-68 autobidetik Lannemezanera eta ondoren, RD 929 Saint-Laryraino. Trenez: TVG Atlantikoa Paris-Tarbes. Hurbil dauden aireportuak: Tarbes Lourdes Pyrénées (80 km-ra)., Pau-Uzein (100 km-ra) eta Toulouse-Blagnac (150 km-ra).

Harremanetarako: saintlary.net webgunea. Telefonoa: 05 62 39 40 29

Saint-Laryren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Bidali eski argazkiak!

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena