Llanos del Hospitaleko eski-estazioa

Kataluniako Pirinioak

  • Llanos del Hospital. Argazkia: Atudem

    Llanos del Hospital. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.750 - 1.940 metro

Pistak:

 

  • 3 pista (berde bat, urdin bat eta gorri bat)
  • Eski ibilbidea egiteko aukera
  • Elur-erraketekin egiteko 4 Km-tako paseo bat

Zerbitzuak:

 

  • Eski eskolak
  • Haur Parkea
  • Jatetxeak eta ostatuak
  • Spa eta hidromasaje igerilekua
  • Eta abar

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Posets-Maladeta Parkearen Nazionalaren bihotzean dago eski-estazioa. Llanos del Hospital fondoko eskia egiteko aproposa da, baita mendiaz gozatzeko ere.

Llanos del Hospitaleko eski-estazioa Katalunia eta Frantzia artean dago. Besteak beste, iraupeneko eskia edo nordikoa praktikatu daiteke bertan.

Llanos del Hospitalen, iraupeneko eskia egiteko 3 pista daude, baita mendia maite dutenentzat beste 3 ibilbide ere. Bertatik jaistea benetan ederra da, gainera elur-erraketekin paseo politak eman daitezke. Alde batetik, Pllan del Hospital dugu, berde koloreko pista da eta bere luzera 5 eta 7 km artekoa da, irristatzeko edota modu klasikoan eskiatzeko aukera ematen du eta 50 metroko altuera du. Pllan de l'Estañ, berriz, pista urdina da, 18 km-koa eta irristatzeko edota modu klasikoan egiteko aukerak eskaintzen du. Altuera 150 metrotakoa da. Hirugarren ibilbidea Pllan de la Besurta izenekoa da: pista gorria da, 5 km ditu, irristatzeko edota modu klasikoan eskiatzeko; eta 99 metroko garaiera du.

Atsegin duzuna elur-erraketekin ibiltzea bada, estazioak berak 5 km-ko aintzinako bidezidorra eskaintzen digu, Camí dels Aranesos. Paseo honek Hospital Aran Bailararekin lotzen du. Pico del Albatik (3.118 m) autoa aparkatzen dugun tokitik, 1.368 metrotako garaiera dauka.

Nola iritsi: A-2 hartuko dugu, N-123tik jarraitzeko, ondoren, Huescarako bidea hartuko dugu HU-123-tik, jarraian N-260-tik desbideratuko gara A-139 errepidean segituko dugu, Graus-tik Benasquerako errepidea hartuta estaziora iritsiko gara.

Harremanetarako: llanosdelhospital.com webgunea. Telefonoa: 974-55 81 03
Llanos del Hospital eski-estazioaren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Llanos del Hospital eski-estazioaren webkamerari esker unean uneko eguraldia ezagugu.

¡Zure eskiko argazkiak bidali

 

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena