Piau-Engalyko eski-estazioa

Pirinio Garaiak

  • Piau Engaly. Argazkia: nevasport.com

    Piau Engaly. Argazkia: nevasport.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1420 - 2600 metro

Pistak:

 

  • 41 pista (5 berde, 20 urdin, 9 gorri eta 7 beltz)
  • 8 teleaulki, 9 teleski, snowpark bat eta lerarako pista bat

 

Zerbitzuak:

 

  • Ezinduentzako eski eskola
  • Eski eskola
  • Picnic aretoa, berogailuarekin
  • Umeentzako elur gunea eta haurtzaindegia

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Frantziako Pirinio Garaietako Aure bailaran dago Piau-Engaly. Familiei zuzendutako eski estazioa da. Gainera, elurra kontratu bidez bermatzen du estazioak.

Aure bailara frantziarran dago Piau-Engaly eski estazioa. Familiarekin eskia praktikatzeko estazioen artean, estimatuena da Piau-Engalykoa, masifikazio eskasari eta etxebizitzen lokalizazio egokiari esker.

Iparraldera begira kokatuta dago Piau-Engaly: zaparrada mardulak botatzen ditu eta tenperaturak baxuak mantentzen dira. Hori dela eta, kontratu bidez elurra bermatzen du estazioak. Gainera, jarduera desberdinak eskaintzen ditu, haien artean, elurretako erraketako paseoak, mendiko eskia, eskalada izotzatik, parapentea eta beste ekitaldi bitxiago batzuk: izotzaren azpitik igeri egitea eta txakurretako lera.

Nola heldu: errepidetik, Irunetik, A64 autobidea, ondoren Lannemezan eta Arreauko irteerak hartu. Hurbil dauden aireportuak: Tarbes Lourdes Pyrénées (100 km-ra) eta Pau (120 km-ra).

Harremanetarako: piau-engaly.com webgunean. Telefonoa: 05 62 39 69 79

Piau-Engalyren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Bidali eski argazkiak!

 

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena