Baqueira-Bereteko eski-estazioa

Kataluniako Pirinioak

  • Baqueira Beret. Argazkia: Atudem

    Baqueira Beret. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.500-2.510 metro

Pistak:

 

  • 78 (6 berde, 36 urdin, 29 gorri eta 7 beltz)
  • 33 erremonte (telekabina bat, 20 teleaulki, 5 teleski, eta 7 zinta garraiatzaile)

 

Zerbitzuak:

 

 

  • Haurtzaindegia
  • Jatetxeak, hotelak eta diskotekak
  • Merkataritzagunea
  • Eski eta snowboard eskola
  • Mediku zerbitzua
  • Snowpark eta slalom estadioa



ITURRIA: www.infonieve.es

Baqueira-Bereteko eski-estazioaren ezaugarririk nabarmenenetako bat elurraren kalitatea da. Gainera, espazio izugarria dago pistetan lasai ibiltzeko.

Pirinioetako estazio ezagunetarikoa da Baqueira Beret; elurraren kalitateagatik, batetik, eta joan ohi diren pertsonaia ezagunengatik, bestetik. Arango haranean dago, Katalunian.

Eski estazioak Aran eta Aneu haranak hartzen ditu. Eskiatzeko hiru gune daude: Baqueira, Beret eta Bonaigua. Eski alpinoa, snowboarda (bi snowpark Bereten), nordikoa (7 kilometroko ibilbidea) eta iraupen-eskia (7 kilometrotan barrena lau zirkuitu daude Bereten). Hain justu, azken gune hau oso egokia da ume eta hasiberrientzat; Bonaigua eta Baqueira, berriz, aproposagoak dira eskarmentua duten eskiatzaileentzat. Aipatutakoez gain, pistetatik kanpo eskiatzeko eremu handia du estazioak.

Nola heldu: Donostiatik A-8 autobidetik joan Baionako noranzkoan. Ondoren, A-64a hartu Frantziako Tolosa noranzkoan eta Montrejeaun atera. Handik, St. Beatera jo eta, azkenik, Arangoko haranera. Hurbilen dauden aireportuak: Lleida-Alguaire 130 kilometrora, Bartzelona 330 km-ra eta Zaragoza 260ra.

Harremanetarako: baqueira.es

Baqueira Bereteko elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Ikusi Baqueira Bereteko webkamera.

Bidali eski argazkiak!

 

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena