Alto Campooko eski-estazioa

Kantabriako Mendikatea

  • Alto Campoo. Argazkia: Atudem

    Alto Campoo. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.650-2.125 metro

Pistak:

  • 3 pista berde
  • 9 pista urdin
  • 10 pista gorri

 

Zerbitzuak:

 

  • Haur parkea
  • Pistetako makinak
  • Lehiaketarako bi pista
  • Eski eskolak
  • Mediku zerbitzua
  • Eski alokairua
  • Pista zerbitzua
  • Jatetxeak eta tabernak

ITURRIA: www.infonieve.es

Mendiko eskia egiten da Alto Campoo inguruan. Eski estazio hori Kantabrian dago, Reinosa herritik 24 bat kilometrora.

Kantabriako Gobernuaren Cantur turismo elkarteak kudeatzen du Alto Campooko eski-estazioa. Pico Tres Mares mendiaren magalean dago, Kantabriako Mendilerroan eta oso gustuko dute mendiko eskiatzaileek.

Eski-estazioak 23 pista ditu eta, guztira, 28 kilometro eskiagarri daude. Gainera, 4,4 kilometroko zirkuitua dago iraupeneko eskia egiteko eta elur-parke bat.

Orduko 13.100 eskiatzaile eramateko gaitasuna dute erremonteek eta jende ugari ibiltzen da sasoi betean. Cuchillon (eta Stadium paraleloa), El Castro, Las Hoyas, Los Asnos, Tres Mares, Tortuga, El Chivo, Pidruecos, La Cabaña eta Calgosa izena dute pistek.

Nola iritsi: Bilbotik, A-8 errepidea hartu behar da Torrelavegara arte. Handik A-67 hartuko dugu Reinosara eta handik Ca-183 bidea eski estaziora arte. Autobusez eta trenez ere joan zaitezke Reinosara.

Kontaktua: altocampoo.com. Telefonoa: 942 77 92 23 / 699907729

Kontsulta ezazu elur-informazio guztia  eitb.eus-en.

Ez galdu Alto Campooko webkamera!

Bidali eski argazkiak!

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena