Kantabriako Mendikatea
Alto Campoo. Argazkia: Atudem
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Mendiko eskia egiten da Alto Campoo inguruan. Eski estazio hori Kantabrian dago, Reinosa herritik 24 bat kilometrora.
Kantabriako Gobernuaren Cantur turismo elkarteak kudeatzen du Alto Campooko eski-estazioa. Pico Tres Mares mendiaren magalean dago, Kantabriako Mendilerroan eta oso gustuko dute mendiko eskiatzaileek.
Eski-estazioak 23 pista ditu eta, guztira, 28 kilometro eskiagarri daude. Gainera, 4,4 kilometroko zirkuitua dago iraupeneko eskia egiteko eta elur-parke bat.
Orduko 13.100 eskiatzaile eramateko gaitasuna dute erremonteek eta jende ugari ibiltzen da sasoi betean. Cuchillon (eta Stadium paraleloa), El Castro, Las Hoyas, Los Asnos, Tres Mares, Tortuga, El Chivo, Pidruecos, La Cabaña eta Calgosa izena dute pistek.
Nola iritsi: Bilbotik, A-8 errepidea hartu behar da Torrelavegara arte. Handik A-67 hartuko dugu Reinosara eta handik Ca-183 bidea eski estaziora arte. Autobusez eta trenez ere joan zaitezke Reinosara.
Kontaktua: altocampoo.com. Telefonoa: 942 77 92 23 / 699907729
Kontsulta ezazu elur-informazio guztia eitb.eus-en.
Ez galdu Alto Campooko webkamera!
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa