Castor Uriarte

Catabuigen jaioa (Filipinak) eta merkataritzako ontzidiaren kapitain baten semea, Ajangiz elizateko Errenteria auzora aldatu zen hilabete gutxi zituelarik. Zortzi urterekin, Gernikara joan zen bizitzera, bertako Agustindar Apaizen Eskolan ikasteko.

1908an, bere ikasketak hasi zituen Bartzelonako Arkitektura Goi Eskolan; 1917an, arkitekto titulua lortu zuen, eta 1964an Arkitekturako Doktore titulua, pilotan eskuz eta erremintaz jolasteko frontoiei buruzko tesi bat aurkeztuta; harrezkero, zeregin horretan espezializatu zen. Ikasketak amaitu zituenean, Gernikan finkatu zen, bertan ezkondu eta Udal Arkitekto izendatu zuten, 1928an; kargu horretan iraun zuen 1937ko apirilaren amaierara arte, udalerriko su-hiltzaileen burua izateaz batera.

Bonbardaketaren lekukoa izan zen, eta bertatik bertara ikusi zuen frontoiaren suntsipena. Urte batzuk geroago, tragedia horri buruzko lekukotasuna eman zuen liburu batean: Bombas y mentiras sobre Guernica. Acusa su arquitecto municipal cuando la guerra (Bilbo, 1976); halaber, 1978an, Picassoren koadro famatua foru-hiribildura eramatearen alde aritu zen buru-belarri.

1957an, Pio XII.k San Silvestre Aita Santuaren Komendadore titulua eman zion, Markina hiribilduan egindako gizarte lanak saritzeko; Castor Uriarte bertako ohorezko herritarra da, udalaren erabakiz.

Castor Uriarte

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena