Hamazazpi urterekin Toledoko infanteria akademian sartu zen. Hiru urte geroago, Marokora bidali zuten, eta bertan karrera militar paregabea egin zuen; komandantea izan zen hogeita zazpi urterekin, eta jenerala berrogei urterekin. Pertsona ospetsua izan zen Primo de Riveraren diktaduran eta II. Espainiar Errepublikan.
Espainiar Gerra Zibila piztu zuen 1936ko matxinada militarraren zuzendari kontsideratzen dute; bertan, Iparraldeko Armadaren agintea hartu zuen. Bizkaiko operazioak martxoaren 31n hasi ziren, Durangoko bonbardaketarekin. Bai Francok eta bai Molak nahi zuten “Iparraldeko bataila” arina izan zedin, eta, hortaz, Molak Bizkaia suntsitzeko ultimatuma eman zuen. Apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa gertatu zen, Francoren alde ziharduten hegazkin aleman eta italiarren eskutik. Lehenengo unetik beretik, propaganda frankistak aldarrikatu zuen Gernika gorri-separatistek erre zutela. Hiru egun geroago, apirilaren 29an, Francoren tropak Gernikan sartu ziren.
Mola jenerala 1937ko ekainaren 3an hil zen, hegazkin istripu batean, Burgosko Alcocero udalerrian, bera tropak ikuskatzeko xedez Segoviarantz zihoalarik.
“Erabaki dut Espainiako Iparraldeko gerra lehenbailehen bukatzea. Hilketen errudun ez direnei eta armak utzi edo beren burua entregatzen dutenei bizia eta ondasunak errespetatuko zaizkie. Men egiten ez baduzue berehala, Bizkaia suntsituko dut, gerra-industrietatik hasiz. Badut behar beste bitarteko horretarako”
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa