Von Richthofen familia aristokratiko semea zen. Luftwaffen sartu zen 30eko hamarkadan. 1936an Espainiara bidali zuten, eta hor hartu zuen Kondor Legioaren agintea, Estatu Nagusiaren Buru bezala, Espainiar Gerra Zibilean. Zeregin horretan aritu zen 1937 urtearen zati handi batean.
Gernikako bonbardaketa gertatu zen unean, koronel gradua zuen, eta Hugo Von Speerle Kondor Legioaren buruaren mende zegoen. 1937an Alemaniara itzuli zen, eta 1938an Espainiara joan zen berriro, Kondor Legioaren agintea hartuz. Bere lanagatik, “Espainiar Gurutzea urrezko eta harribitxizko ezpatekin” domina eman zioten. Bigarren Mundu Gerran karguz igo eta Landa Mariskala izatera iritsi zen. Gerra bukatu zenean, preso hartuta zegoela hil zen Austrian, iparramerikarren atxilotze-eremu batean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa