Erdiko klaseko familia katoliko eta nazionalista baten semea. Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta gero abokatu moduan aritu zen eta bere familiaren enpresaren kontseilaria izan zen. 20eko hamarkadan, Bilboko Athletic Cluben futbolaria izan zen, eta Bizkaiko Gazteria Katolikoaren presidentea. EAJri afiliatuta, 1930-31n sartu zen bizitza politikoan, eta alderdiaren barruan kargurik izan ez arren beraren buruzagi garrantzitsuena izan zen.
Ibilbide politiko meteorikoa izan zuen; izan ere, 27 urterekin Getxoko alkate bilakatu zen, eta gorteetarako diputatua 1930ean, Nafarroaren aldetik. Bi urte geroago, Bizkaiaren aldetik izendatu zuten diputatu, 1936an bezala; urte horretan, Euskadiko lehenengo Lehendakari ere izendatu zuten (1936ko urriaren 7an), 32 urte soilik zituelarik. Behin-behineko Jaurlaritza horrek kontzentrazio eta presidentzialismo izaera izan zuen, zeren Agirrek eginkizun bikoitza izan baitzuen: Lehendakaria eta Defentsa sailburua.
1937ko udaberrian, Italia eta Alemaniako hegazkinek Durango eta Gernikaren aurka gauzatu zituzten bonbardaketa basatiekin, Francoren Bizkaiko ofentsibak bukaera eman zion Euskadiko autonomiari, Bilbo hartu zuenean. Hala, Agirreren gobernuak erbestera alde egin behar izan zuen, aurrena Santanderrera, eta hurrena Bartzelona eta Parisera. Azpimarratzekoa da Gernikako bonbardaketaz Agirrek munduaren aurrean egin zuen salaketa.
“Jaungoikoaren eta Historiaren aurrean baieztatzen dut, guztiok epaitu behar baikaituzte, alemaniar hegazkinek hiru ordu eta erdiz bonbardatu zutela, inoiz ikusi ez den moduko amorru ankerrez, Gernika hiribildu historikoaren biztanleria zibil babesgabea, herria erabat suntsituz, emakumeak eta haurrak metrailetaz tirokatuz; horren ondorioz, horietako asko hil egin ziren, eta gainerakoek ikarak erotuta ihes egiten zuten”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa