14:09

Barcenas auzia

Epailearen aurrean

Barcenas: 'PPk probintzia eta eskualde guztietan zituen B kutxak'

Erredakzioa

Diruzain ohiak azaldu duenez, idazkari nagusiek errebisatutako sistema zen, eta presidenteak jakinaren gainean zeudela nabarmendu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak esan duenez, alderdiak “B kutxak” zituen hauteskunde kanpainen finantzaketara zuzentzen ziren “probintzia eta eskualde guztietan”. Halaber, idazkari nagusiek errebisatutako sistema zela, eta presidenteek ezagutzen zutela nabarmendu du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Barcenasek bost orduz baino gehiago deklaratu du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Ez du zifra zehatzik eman antolakuntza lokalaren araberakoa zen finantzaketa sistema horri buruz, baina PP hauteskunde garaian laguntzeko prest zeuden emaileek errazten zituzten funtsez baliatzen zela azaldu du.

50.000 euro, Rajoyrentzat eta Cospedalentzat

Diruzain ohiak aurretik egindako deklarazioak berretsi ditu, Ruz epailearen aurrean, eta B kontabilitatean jasotako idatzizko oharren egiazkotasuna konfirmatu du, baita 50.000 euroko balioa zuten ordainketak ere, ustez, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak jaso zituztenak, Pontevedrako PPri egindako 167.000 euroko blokeo baten ostean.

Hauteskunde-kanpainaren zati bat, diru beltzarekin

Concha Sabadell eta Concha Nicolas iruzurraren aurkako fiskalen galderei erantzunez, Barcenasek adierazi du hauteskunde kanpainaren gastuen zati bat beti diru beltzarekin ordaintzen zela. Halaber, 2004an Rajoyren karabana, beste diru-sarrera batzuez gain, Juan Cotino (2004ko martxoaren 11n Genovako egoitza bisitatu zuen) Valentziako Parlamentuko presidentearen aldetik egindako 300.000 euroko ordainketaren bidez finantzatu zela adierazi du.

Era beretan, diruzaina zen bi fundaziok (Europako estudioak eta Popular Iberoamaerikarra) hauteskunde ekitaldiak ordaintzen zituztela esan du.

Kasu zehatzei buruz galdeginda, Guillermo Ortega ('Gurtel auzia'n inputatuan dago) Majadahondako alkate ohia hauteskunde-kanpainak eta ekitaldiak finantzatzeaz arduratzen zela adierazi du,  eta Alkarkoiko Pozuelon, Jesus Sepulveda buru zen tokian, lan hori diruzainak egiten zuela gaineratu du. Rozaseko PPk ere finantzaketa-sistema hori zuela azaldu du.

Alvarez Cascosek PPren B kutxaren berri zuen

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz epaileari azaldu dionaren arabera, 1990an Rosendo Naseirok pasatako B kutxaren berri zuen Francisco Alvarez Cascos PPko idazkari nagusi ohiak.

Barcenasen agerraldian egin duten etenaldi batean iturri juridikoek esan dutenez, Naseirok zortzi milioi pezeta zituen kutxaren giltzak eman zizkionean (Barcenasen paperetan agertzen den lehen datua), Cascosekin hitz egin eta gordetzekon eskatu zion.

Bere ondasunen jatorriari buruz (48,2 milioi eurokoa izatera iritsi zen), Barcenasek uztailaren 15eko deklarazioan esandakoa berretsi du, eta artelanen salmentarekin, burtsan eta Argentinako inbertitu zuenarekin, higiezinen agentzietan inbertitu zuenarekin eta Uruguayko inbertitzaileekin lortutakoarekin bildu zuela azaldu du beste behin.

Barcenasek Ruz epailearen galderei erantzun die, Gürtel auziko fiskalen, zazpi akusazioren eta 17 abokatu defentsariren aurrean.

Barcenasek epaileari: "Deklarazioa ez gelditzea nahiago dut, etxera azkar joateko"

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari deklarazioa ez gelditzea eskatu dio, nekatuta sentitzen ez zelako, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. "Deklarazioa ez gelditzea nahiago dut, etxera azkar joateko", esan du.

Barcenasen emazteak 300 eurorekin ez dela hil amaierara iristen esan du

Rosalia Iglesias Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren emaztea Ruz epaileari kexatu zaio, 300 eurorekin hil amaierara iristen ez dela esanez, bere ondasunak kendu ostean sei milioi euroko fidantza zibilari aurre egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena