Barcenas auzia
Epaiketa
Erredakzioa
Aretotik bota dute. Akusazio partikularrak 19 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko du, eta defentsak, berriz, absolbitzea, aldi baterako buru nahastea izan zuela iritzita.
Madrilgo Lurralde Auzitegian asteaken honetan abiatu dute urriaren 23an Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren etxean sartu zen gizonezkoa. Apaiz jantzita, Barcenasen etxean sartu zen eta Barcenasen emaztea, semeetako bat eta etxeko langilea atxiki zituen.
Epaiketaren lehen saioan, akusatuak buru-nahasmenduaren plantak egin ditu, eta aretotik bota dute.
"Ez du ondo gogoratzen. Burua nebulosan daukat. Burua gora eta bihotza garbi ditut’’, esan du akusatuak. Pastillak hartzeko ura eskatu eta eskuak burura eraman ditu akusatuak. ‘’Ahotsek ez naute lasai uzten. Ez ditu gehiago entzun nahi. Alde nire burutik. Utzi bakean, mesedez. Ez dut gehiago ahotsik entzun nahi’’, esan du.
Epaileak saioa eten du, mediku batek akusatua artatu zezan. Horren arabera, plantak egiten ari zen.
Fiskaltzak 18 urteko kartzela-zigorra eskatu du Enrique O.G. akusatuarentzat, legez kontrako atxiloketa eta bi hertsapen delitu, armak legez kanpo edukitzea eta hiru lesio falta leporatuta.
Akusazio partikularrak 19 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko du, eta defentsak, berriz, absolbitzea eskatuko du, aldi baterako buru nahastea izan zuela iritzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa