21:52

Barcenas auzia

PPren B kontabilitatea

Mercadonako presidenteak Barcenas auzian deklaratu beharko du

Erredakzioa

Otsailaren 5erako deitu du Roig epaileak. Ustez, Mercadonako presidenteak 150.000 euro eman zizkion Barcenasi.

  • Juan Roig Mercadona EFE

    Juan Roig Mercadonako presidentea. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Juan Roig Mercadonako presidentea lekuko gisa deklaratzera deitu du, Barcenas auziaren baitan. Alderdi Popularrak 2008an iruzur fiskala egin zuen jakin nahi du epaileak.

Epailea PPren ustezko B kontabilitatea ikertzen ari da, ‘Gürtel auzitik’ banatutako pieza batean eta datorren otsailaren 5erako deitu du Roig. Ustez, Mercadonako presidenteak 150.000 euro eman zizkion Barcenasi. Beste hiru lagunen ere deitu ditu Pablo Ruzek.

Horietako bat Pilar Pulido da ADS Brokers enpresako zuzendaritza taldeko kidea. Antza, 36.000 euroko dohaintza egin zuen. Bigarren laguna Luis Galvez da, Ploderreko presidentea eta ustez 50.000 euro eman zituen. Adolfo S.k, berriz, 10.000 euro ordaindu zituen.

2008an Errioxako Alderdi Popularreko gerente erregionalak  eta bere egoitzako bi ahaldunek, Carlos Cuevasek eta Ana Elvira Martinezek, ere deklaratu beharko du otsailaren 5ean. Antza, 200.000 euro eman zituzten. Kantitate hori 2008ko maiatzaren 26an erregistratu zuen Barcenasek eta “Errioxako dohaintza” izena jarri zioen. Barcenasek joan den uztailaren 15ean adierazi zuenez, Errioxako egoitza berria erosteko erabili zen dirua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena