Barcenas auzia
Unificari buruzko dokumentuak
Erredakzioa
Unifica enpresaren dokumentazioaren inguruko errekerimendua eraman du Poliziak Genova 13ko eraikinera. Unificak egin zituen PPren egoitzako eraberritze lanak.
Polizia PPren egoitzara igorri du Pablo Ruiz epaileak
Pablo Ruz epaileak idazkari judiziala eta Polizia bidali ditu ostegun honetan PPk Madrilen duen egoitzara, Unifica enpresari buruz alderdiak duen dokumentazioa eskatzera, alderdiak jakitera eman duenez. Unifica enpresak egin zituen Genova 13ko eraikineko eraberritze lanak.
Poliziak 14 ordu eman ditu PPko egoitzan, eta kazetariek PPko langile batzuk bertaratzen ikusi dituzte.
Joan den hilean hainbat faktura eskatu zizkion Alderdi Popularrari Ruz epaileak, baina PPk ez zizkion bidali. Hilaren hasieran, berriz, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzaren esku utzi zituen Alderdi Popularrak dokumentu horiek, eta, ondorioz, horiek eskatzera igorri ditu Ruzek idazkari judiziala eta Polizia.
Egoitza barruan, PPko hainbat langile arduratu dira idazkaria judizialari arreta egiteaz, eta 21:00etan Genovako ateak itxi dituzte.
Genovako lanak
Alvaro Urquijo, Unifica enpresako jabea, orain hiru egun izan zen epailearen aurrean. Horren izena Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren paperetan agertu zen, eta ustez beltzean jaso zituen ordainketak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa