17:23

Barcenas auzia

10 enpresari inputatuta

Ignacio Ugartetxe euskal enpresaria, 'Barcenas auzia'n inputatuta

Erredakzioa

Pablo Ruz epaileak beste bederatzi enpresari ere inputatu ditu, PPri dirua beltzean ematea egotzita. Angel Acebes eta Francisco Alvarez Cascos PPren idazkari nagusi ohiak aztertzeari uko egin dio.

  • Ignacio Ugartetxe. Artxiboko argazkia: EiTB

    Ignacio Ugartetxe. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ignacio Ugartetxe euskal enpresaria eta Athleticen presidente ohia Pablo Ruz epaileak Barcenas auzian ostegun honetan inputatu dituen hamar enpresarien artean dago. Enpresari horiek urtarrilaren 15erako, 16rako eta 17rako jaso dituzte zitazioak, ustez PPri beltzean dirua ematearen ondorioz. Halaber, epaileak Angel Acebes eta Francisco Alvarez Cascos PPren idazkari nagusi ohiak aztertzeari uko egin dio.

Inputatutako enpresariak (egoera horretan bertan zazpi enpresari bazeuden), Ignacio Ugartexez gain (Urazca Construccionesen kontseilari ordezkaria da), hauek dira: Vicente Cotino (Asedes Capitaleko eta Sedesako administratzaile bakarra eta Valentziako Gorteen presidentearen iloba), Cecilio Sanchez (FCCren zuzendaritzako kidea), Rafael Palencia (Dregemont Iberiaren presidentea eta Generales dex Eausekin erlazioa duena), Camilo Jose Alcala (Cyopsa-Sisociaren presidentea), Jose Antonio Romero (Romero Polo Taldekoa), Jose Luis Suarez (Construcciones Parreñokoa), Joaquin Molpeceres (Licuas taldekoa), Antonio Pinal (Bruesaren kontseilari ordezkaria) eta Ramon Aige (Sorigue-Acsaren presidentea).

Alvarez Cascosen eta Acebesen inputazioei uko egitearen inguruan (lehenak lekuko moduan deklaratu zuen abuztuaren 13an, auzi honetan bertan), epaileak esan du ezin duela Alvarez Cascos deitu, forupekoa da eta (Asturiasen parlamentaria, hain zuzen ere), eta Acebesi dagokionez azaldu du gertaerak preskribatuta egon litezkeela edo ez luketela, inolaz ere, zigor urratzerik. Halaber, Angel Piñeiroren eta Ignacio Lopez del Hierroren inputazioak ere errefusatu ditu; lehena Galiziako PPren gerentea izan zen, 1990etik 1996ra arteko epean, eta bigarrena Metrovacesaren kontseilaria da eta Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiaren senarra.

Epaileak, gainera, Juan Cotino Poliziaren zuzendari nagusi ohia deitu du, urtarrilaren 17rako, lekuko moduan; Valentziako Gorteetako presidentea izanik, dena den, "bere bulegoan edo kidea den erakundearen egoitzan" egin ahal izango du deklarazioa.

Ostegun honetan jakinarazi dute hori dena; IUk Barcenas auzia abiatu zuen kereila zabaltzea eskatu zuen, eta, horren ondorioz, erabaki hauek hartu ditu epaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena