Barcenas auzia
Barcenas auzia
Erredakzioa
Alvaro Lapuertak ez deklaratzea erabaki du, osasun arazoak argudiatuta, eta hobeto dagoenean "datu berriak" emango dituela adierazi du.
Albisteak (2)
Alvaro Lapuerta Alderdi Popularreko diruzain ohiak ez du Auzitegi Nazionaleko Ruz epailearen aurrean deklaratu, osasun arazoak argudiatuta. Dena den, bere osasun egoerak hobera egiten duenean PPren ustezko B kontabilitatea ikertzen duen auziarekin lotutako "datu berriak" emango dituela esan du, iturri juridikoen arabera.
Autoan iritsi da Lapuerta Auzitegi Nazionalera, besotik heltzen zion gizon batek lagunduta. Lapuertaren abokatua ere ibilgailu berean heldu da.
Auzitegi barrura sartu denean, 2008ra arte PPko diruzaina izandakoak hiru arrazoi eman ditu epailearen aurrean ez deklaratzeko.
Hasteko, deklaratzeak dakartzan tentsioak eta esfortzuak bere osasunean eragin dezaketela esan du. Horregatik, emazteak, semeek eta abokatuak erabaki hau hartzeko emandako aholkuei jarraitzea erabaki duela azaldu du.
Bestalde, prozesu honekin lotuta, abokatuarekin hainbat lan-saio izaten "ahalegindu" dela nabarmendu du, baina abokatuak une honetan ez deklaratzeko gomendatu diola azpimarratu du.
Bukatzeko, Pablo Ruzek ustezko B kontabilitateagatik abiatutako ikerketan parte hartzeko agertu duen borondateari buruz mintzatu da.
Lapuertak 15 minutu eman ditu epailearen aurrean, eta iragan otsailaren 7an egia esan zuela ziurtatu du. Alderdi Popularraren kontabilitatea legezkoa zela eta diru beltzik ez zegoela adierazi zuen orduan.
Halere, uztailaren 15ean Luis Barcenasek epaileari esan zionez, diruzain ohiak PPren B kontabilitatea bermatu zuen. Horri erantzunez, Lapuertak adierazi du bera ez dela modu ilegalean aberastu, eta bere ondasunak "argiak eta ezagunak" direla.
Lapuertaren erabakiaren aurrean, erantzun garbia izan du Ruz epaileak, eta instrukzio fasean deklaratzeko aukera duen azkenaldia izan litekeela jakinarazi dio, eta hurrengo agerraldia, agian, ahozko epaiketan izango duela esan dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa