10:27

Barcenas auzia

Barcenas auzia

Lapuertak gaur deklaratuko du PPren ustezko B kontabilitateagatik

Erredakzioa

Auzitegiko mediku txostenaren arabera, Lapuertak ez zituen izan beharreko gutxieneko "baldintza neuropsikikoak" deklaratzeko. Halere, 86 urteko diruzain ohia epailearen aurrean izango da gaur.

  • Álvaro Lapuerta. Argazkia: EFE

    Álvaro Lapuerta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Lapuerta Alderdi Popularreko diruzain ohiak, Pablo Ruz Audientzi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratuko du gaur, PPren ustezko ezkutuko kontabilitateagatik. Hain zuzen ere, Luis Barcenasek eta Lapuertak berak dirua jasotzeko orduan erabili zuten mekanismoari buruz galdetuko dio epaileak.

Lapuerta, PPren ezkutuko kontuak ikertzen dituen Gürtel auzian dago inputatuta, zortzi enpresarirekin eta Barcenasekin batera. Horregatik, Audientzia Nazionalean deklaratuko du gaur, nahiz eta, auzitegiko mediku txostenaren arabera, Lapuertak ez dituen deklaratzeko izan beharreko gutxieneko "baldintza neuropsikikoak" betetzen.

Halere, Lapuertak hobera egin duela argitu zuen epaileak: "Hitz egiteko, pentsatzeko eta kontzentratzeko orduan hobera egin du, hortaz, deklaratzeko moduan dago", adierazi zuen zitazioan.

Koma egoeran

Lapuerta 14 egun egon zen koma egoeran. etxe alboan izandako bi erorikorengatik.

Diruzain ohiak martxoaren 21ean deklaratu zuen azkenekoz, eta ezkutuko kontabilitaterik egon ez zela azaldu zuen orduan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena