Barcenas auzia
PP-ren ezkutuko kontabilitatea
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedalek epaileari azaldu dionez, Alderdi Popularraren diru sarrerak eta irteerak kontrolatzea Barcenasen ardura zen. Bestalde, gainsoldatak jaso izana ukatu du.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak ukatu egin du bere alderdian ezkutuko kontabilitatea izan dela eta inoiz gainsoldatak kobratu izana. Horrez gain, epaileari azaldu dio Alderdi Popularrean donazioak kontrolatzea diruzainaren eginkizuna dela.
Cospedal bi ordu eta erdiz izan da Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratzen, eta Auzitegi Nazionaletik atera denean "dena oso ondo" joan dela azpimarratu du.
Luis Barcenas kargugabetzeaz ere galdetu dio epaileak, eta Cospedalek esan du diruzaina bere eginkizunetatik kentzeko baldintzez berak ezer ez dakiela.
EFE albiste-agentziak Cospedalen inguruko iturriak aipatuta zabaldu duenez, Alderdi Popularraren diru sarrerak eta irteerak kontrolatzea alderdiko diruzainaren eta gerentearen ardura dela azaldu dio epaileari, Barcenasi aipu eginez. "Erantzukizun hori ez da idazkari nagusiarena, alderdiko estatutuan zehazten denez", erantsi du.
2008ko ekainean idazkari nagusi izendatu zutenetik inoiz ez duela gainsoldatarik kobratu berretsi du.
Polizia neurri zorrotzak
Auzitegitik atera denean "dena oso ondo" joan dela azpimarratu du. Kanpoan bildutako bi manifestari taldeak oihuka hasi dira, batzuk Cospedalen kontra, eta besteak, alde.
PPko idazkari nagusia 09:30ean iritsi da Auzitegi Nazionalera, polizia neurri zorrotzen artean. Epaitegiaren kanpoaldean bi manifestari talde zain izan ditu: batzuk aldekoak eta besteak kontrakoak.
10:45ean hasi da Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratzen, Alderdi Popularraren ustezko ezkutuko kontabilitatearen harira.
Bankiaren preferenteen auzian kaltetutako 20 bat lagun Auzitegi Nazionala dagoen Prim kalearen hasieran zain izan ditu. Cospedalen dimisioa eta espetxeratzea eskatu dute.
Haien ondoan Alderdi Popularraren beste 20 bat jarraitzaile izan dira, denak Gaztela-Mantxatik Madrilera joandakoak. Cospedal txalotu eta goraipatu dute.
Poliziak ez die utzi Auzitegi Nazionalera heltzea, eta Cospedal iritsi denean tentsioa piztu da, baina ez da istilurik sortu.
Atzo Francisco Alvarez-Cascosek eta Javier Arenasek deklaratu zuten Ruz epailearen aurrean, eta biek ukatu zuten gainsoldatak jaso izana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa