13:06

Barcenas auzia

Ez du berme zibila ordaindu

Barcenasen etxebizitza eta beste hainbat ondasun bahitu ditu epaileak

Erredakzioa

PPko diruzain ohiak ez du ordaindu epaileak ezarritako 43,2 milioi euroko berme zibila. Hiru etxebizitza, bi garaje eta hainbat kontu bahitu dizkiote.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren hainbat ondasun bahitzea agindu du Pablo Ruz epaileak, tartean Madrilgo etxebizitza. PPko diruzain ohiari 43,2 milioi euroko berme zibila ezarri zion epaileak, eta hori ordaintzeko epea ere jarri zion. Barcenasek, baina, ez zuen ordainketarik egin. Ondoren, bahitu beharreko ondasunen zerrenda egiteko epea ere eman zion epaileak, baina PPko diruzain ohiak ez zuen zerrendarik aurkeztu. Ondorioz, epaileak berak erabaki du zein ondasun bahitu.

Zehazki, Madrilgo Principe de Vergara kaleko familia-etxebizitza eta Peñagrande auzoko beste etxebizitza bat bahitu dizkiote, eta baita Lleidan, Baqueira Beret eski estaziotik gertu, duen etxebizitza eta bi garaje.

Halaber, Barcenasek Espainian dituen bi kontu bahitu dizkio epailek, tartean 700.000 eurorekin Bankian duen kontu bat eta, ''oraindik zenbatekoa kalkulatu gabe'' Caixabank banketxean duen beste bat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena