13:09

Barcenas auzia

Barcenas auzia

Bilboko egoitza diru beltzez erosi izana ukatu du Euskadiko PPk

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz epaileari emandako agiri batzuen arabera, PPk legez kanpo eskuratutako diruz ordaindu zuen Bilbon duen egoitza.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Oyarzabal Euskal Autonomia Erkidegoko PPko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, alderdiak ez du Luis Barcenas PPko diruzain ohiarengandik inolako dirurik jaso, baina Espainiako PPtik urtero diru-laguntzak jasotzen dituztela esan du; diru hori "alderdiaren funtzionamendurako eta hauteskunde kanpainak egiteko" izaten dela adierazi zu.

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz epaileari emandako agiri batzuen arabera, EAEko PPk legez kanpo eskuratutako diruz ordaindu zuen Bilbon duen egoitza.

Oyarzabalek adierazi du EAEko PP dela Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak ordaintzen dituena. Halaber, 1999tik Bilbokoaren hipotekaren arabera egindako ordainketak erakutsi ditu: "Ez dugu ezer ezkutatzeko; kontuak garbi, garden eta argi aurkezten ditugu".

PP "azalpen asko" ematen ari dela uste du popularrak, eta Mariano Rajoy Espainiako presidentearengan "erabateko konfiantza" duela azaldu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena