13:58

Bake prozesua

Bihar bilduko dira

Zigorrak pilatzearen aurka egingo du Auzitegi Goreneko fiskalak

Erredakzioa

Bihar, Gorenak Kepa Pikabea presoaren inguruan erabaki bat hartu beharko du, eta litekeena da erabaki horrek Gorenaren behin betiko irizpidea ezartzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAko presoek Frantzian betetako zigorren inguruan Auzitegi Gorenak izan duen jurisprudentzia aldatzearen alde agertu da epaitegi horretako fiskala, ezarritako irizpideak “emaitza kaltegarriak” izan dituela argudiatuz.

Bihar, Gorenak Kepa Pikabea presoaren inguruan erabaki bat hartu beharko du, eta litekeena da erabaki horrek Gorenaren behin betiko irizpidea ezartzea. Frantzian betetako urteak zenbatzea eta Espainian bete beharreko zigorrari kendu behar zaizkien ala ez erabaki beharko du bihar Gorenak.

Aurrerantzean, jurisprudentzia horrek gainerako presoengan eragina izan dezake. Hala ere, auzitegi horretako kide batzuek defendatuko dute kasu horiek guztiak Luxenburgoko Epaitegira eramatea.

2008. urtean Europar Batasunak adostutako erabakia aplikatzea ala ez erabaki beharko du Gorenaren batzarrak.

Gorenaren Zigor Aretoak aho batez erabaki zuen 2014ko martxoan Europako arautegi hori aplikatzea eta, ondorioz, Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola ETAko presoak aske utzi behar izan zituzten.

Gorenaren beste atal batzuk, berriz, irizpide kontrajarria defendatu dute eta fiskalak errekurritzea erabaki zuen.

Gorenaren iturriek Efe agentziari adierazitakoaren arabera, fiskalak irizpidea aldatzea erabakiko du, ETAko presoak espetxean mantentzeko asmoz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena