16:27

Bake prozesua

Zaballan zegoen

Carmen Gisasola aske utzi dute behin betiko

Erredakzioa

Langraiz Bideko preso ezagunetakoa eta aktiboenetakoa da, eta Zaballako espetxean zegoen preso.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak Carmen Gisasola presoa aske uztea agindu du astelehen, kondenaren beste likidazio bat egin baitiote. Hain zuzen ere, Frantzian espetxean emandako 10 urteak ere kontuan hartu dizkiote, Espainian ezarritako zigorraren zenbaketan.

Epaileak hala erabakita, Zigor Arloko Aretoak behin betiko aske uztea ebatzi du, presondegietan Frantzian eta Espainian 1990. urtetik izan ostean.

Gisasola 17:30ean atera da kartzelatik. Zaballako espetxean betetzen ari zen zigorra, bost pertsona hiltzeagatik, baina lo egitera baino ez zen joaten.

'Bizkaia' Komandoko kide ohia Frantzian 1990ean atxilotu eta 2001 Espainiaratu zuten. Bertan egonda, Auzitegi Nazionalak zenbait atentaturengatik epaitu du, besteak beste, 1985ean Lekeition Ignacio Montes Abaden kontrako atentatua, eta horregatik 27 urteko zigorra jaso zuen.

ETAk erakundetik kanporatu zuen, damututa dagoelako eta indarkeriatik aspaldi bereizi zelako.

2012. urtean, espetxetik ateratzeko baimen arrunt bat eman ziotenean, liburu baten aurkezpenean parte hartu zuen, eta, ekitaldi horretan, bizikidetzaren alde egin zuen. Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkide ohia horrekin batera izan zen ekitaldian.

Jose Luis Urrusolo Sistiagarekin batera, preso disidente kritikoenetako bat eta aktiboenetako bat izan da Gisasola.

Kondenaren azken urteak Langraizko eta Zaballako espetxeetan bete ditu, hau da, ETAko preso disidenteak elkartu dituzten kartzeletan.

 

 

 

Gisasola Langraizko espetxean betetzen ari da zigorra, bost pertsona hiltzeagatik, baina bakarrik doa kartzelara lo egitera, Langraiz Bideari heldu ziolako.

Estrasburgotik etorritako doktrina berriaren ondoren, Gisasolaren zigorra berrikusteko agindu zion Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalari, eta hori bera da orain egindakoa.

‘Bizkaia’ Komandoko kide ohia Frantzian 1990ean atxilotu eta 2001 Espainiaratu zuten. Bertan egonda, Auzitegi Nazionalak zenbait atentaturengatik epaitu du, besteak beste, 1985ean Lekeition Ignacio Montes Abaden kontrako atentatua, eta horregatik 27 urteko zigorra jaso zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena