12:28

Bake prozesua

Etxezarretaren gutuna eta gero

Jaurlaritzak 'Langraiz bidea' babesteko eskatu die espetxeetako buruei

Erredakzioa

Erkorekaren esanetan, Urkulluren gobernu-taldeak "urrats positibotzat" jo du presoaren eskutitza, eta "egoera berdintsuan dauden beste preso batzuek haren bidea jarraitu" zezaketela uste du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaleak 'Langraiz bidea' ETAko damututako presoek hartutako bidea "babesteko" eskatu die espetxeetako agintariei.

Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Erkorekak, zehazki, Ibon Etxezarreta presoak argitaratutako eskutitza izan du hizpide. Etxezarretak barkamena eskatu du gutunean, Gipuzkoako gobernadore zibila izan zenaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik eta "eragindako minagatik" barkamena eskatu. Gainera, Sorturi ETAren aurrean "isilik" ez geratzea eskatu dio.

Horrela, Iñigo Urkulluren kabinetearen bozeramaleak "urrats positibotzat" jo du presoak idatzitako gutuna, eta, bere ustean, "egoera berdintsuan dauden beste preso batzuek haren bidea jarraitu" zezaketen.

Halaber, nabarmendu duenez, horrek "beste behin ere, berretsi egin du" Etxezarretak 'Langraiz bidea'ren alde egiten duela eta "positiboa" da. Hori dela eta, "beste erakunde batzuei, beste politikariei, bereziki espetxeetako agintariei, apustu honen alde positiboari heldu eta gauza bera egin dezaten, alegia, Langraiz bidea babestu", eskatu die.

"Gobernuak, une honetan, gauza gutxi gehiago egin lezake, Langraiz bidearen onurak aldarrikatu, eta behin betiko bakea ezartzen lagunduko duela adierazi", baieztatu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena