11:56

Bake prozesua

Agiria

ETAren agiriak prozesua bultzatuko du, McGuinnessen ustean

eitb.com | Erredakzioa

Sin Feinen web gunean plazaratutako ohar batean, Ipar Irlandako lehen ministroordeak txalotu du ETAk egitura operatibo eta logistikoak deuseztatu izana.

  • Powell, McGuinness eta Rios, Bilboko Aireportuan. Irudia: EFE

    Powell, McGuinness eta Rios, Bilboko Aireportuan. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin McGuinness Sin Feinen historiko eta Ipar Irlandako lehen ministroordeak positibotzat jo du ETAk Gara egunkariaren, eta naiz.info horren web gunearen, bidez argitaratutako azken agiria.

Sin Feinen web gunean plazaratutako ohar baten arabera, ETAk egitura operatibo eta logistikoak deuseztatu izana  prozesua bultzatuko duela uste du Ipar Irlandako lehen ministroordeak.

Gainera, McGuinnessen ustean, Arnaldo Otegi "arrazoi politiko argiengatik espetxeratutako Sortuko idazkari nagusia" aske uztea aurrerapausoa litzateke, "bake prozesuaren alde asko egin" duelako.

McGuinness eta Jonathan Powell Tony Blairren Kabinetearen buru ohia bitartekariak Euskadin izan dira aste honetan, bake prozesuaren egoera aztertzeko, eta EAJren, ezker abertzalearen eta PSE-EEren ordezkariekin bildu ziren; ez, ordea, PPren eta UPyDren ordezkariekin.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena