Bake prozesua
ETA-REN AGIRIA
Erredakzioa
Euskal sozialisten ustez, duela bi urte ETAk bere ibilbide odoltsuari amaiera eman zionetik, 'pauso txikiak' iragartzeari ekin zion hedabideetan. 'Joko' horretan ez dela eroriko nabarmendu du PSEk.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
PSEk ez du ezer berririk ikusi ETAren azken agirian. Hedabideetan, agirien bidez, "urrats txikiak" iragarri beharrean, armak entregatzeko eta "behingoz, desegiteko" eskatu diote sozialistek erakunde armatuari.
"Konfrontazio armatutik konfrontazio demokratikora" igarotzeko prozesua egiten ari da ETA, eta, horren ondorioz, "borroka armatuaren praktikatik eratorritako egitura logistiko eta operatiboa desegiteko" prozesua dagoeneko amaitu duela esan du ETAk, Gara egunkariak gaur kaleratu duen komunikatu batean.
Euskal sozialisten hitzetan, duela bi urte ETAk bere "ibilbide odoltsuari" amaiera eman zionetik, "pauso txikiak" iragartzeari ekin zion hedabideetan. "Joko" horretan ez dela eroriko nabarmendu du PSEk.
Euskal gizarteak ez duela "ETAren maniobrarik" onartuko adierazi dute sozialistek, eta herritarrei eta batez ere biktimei "eragindako minaren aitortza publikoa" egin behar diela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa